2019/10/31

ZABOR BILKETA

Astelehenean zaborra biltzera joan ginen Berrobiko  mendira. Lh3-4 eta 5-6 atera ginen, 3-4garren mailakoak 2 aldetan banatu ginen:Amets praktiketakoarekin eta besteak Monicarekin. Monicaren taldea ermitaren ondoan dagoen aldapatik gora joan ginen eta zabor gutxi bildu genuen.Ametsen taldeak gure baratzatik eskubitara dagoen aldapatik joan ziren eta Maiensan bukatu zuten, zabor pila bat bilduta. Handiak Leabururako bidea hartu eta goraka hartu zuten. Beraiek era zabor nahiko bildu zuten.Eskolara etorri ginenean sarreran talde guztien zaborra utzi genuen. Handien gelakoek kanta baten estribiloa jarri zuten kartel batean eta argazkia egin genuen. Hurrengo egunean zabor ontzietara bota genuen. Espero dugu hemendik aurrera zabor gutxiago mendian uztea!!!






Sagar motak





Gaur handien gelara joan gara sagar mota desberdinak erakustera. 
Denetatik probatu dute eta gozoenetik bizienera ordenatu ditugu denon artean.

2019/10/30

Pagoetara irteera

Aurreko astean, urriaren 24an, LH 3-4 eta 5-6 mailakoak Pagoetara
joan ginen. Hasieran Irune etorri zitzaigun gure monitora bezala,
Pagoetari buruz pixka bat esplikatu eta jolas batzuk egin genituen
4 taldetan banatuta. Bukatutakoan hamaiketakoa egin genuen,
ondotik parketxera joan ginen eta jolas bat egin genuen birziklatzeko.
Amaitutakoan yoga egitera joan ginen. Gauza asko ikasi genituen eta
nahiko ondo pasa genuen.











Berrobiko baserriak

 ATZO BERROBIKO BASERRIAK EZAGUTU GENITUEN.
AURRENA SONONERA JOAN GIÑEN. GERO ANTZIRA. GERO TEIERIRA. GERO TOKIALAIERA. GERO ARKAITZARA. GERO ANTZITXIKI. GERO ANTZI AZPIKOA. GERO ERROTARA. GERO SORONDO ETXEA. AIZALDE. GERO URRUTIA. GERO LAPATZA. GERO GALZASTEGI ETA AZKENIK ESKOLARA.





2019/10/28

Gaztain bilaketa eta porra!

Duela bi aste gaztainak biltzera joan ginen eskolako LH3-4-5-6 mailako ikasleak. 
Urriaren 15ean joan ginen eta gaztain pila bat bilatu genuen. Gero porra bat egin
genuen zenbat kg zeuden eta zenbat gaztain zeuden asmatzeko.
Ondotik pisatu eta kontatu egin genituen gaztainak, eta hau izan da emaitza:
7kg eta 540g eta 916 ale zeuden.
Gehien gerturatu den ikaslea Ibai Larrañaga izan da eta sariz gaztain batzuk eman ditu.

Zorionak Ibai!







2019/10/25

Argi mahaia


ARGIMAIAEGIDGJOXMIUJLSTKO
MILESKR
(ARGI MAHAIA EGIN DIGU JOXEMARIK GUK JOLASTEKO.
MILA ESKER!)






Herrian zehar

Gaur herritik buelta bat eman dugu Haur Hezkuntzako eta Haur Eskolakoak. Zuhaitzak ikusi, Soroneko animaliei bisita egin eta futbol zelaian karabin karaban eta xagu txikitan ibili gara.






2019/10/22

Gu artistak!!!

Atzo Euskadiko Orkesta Sinfonikoa ikustera eta entzutera joan ginen. Gaur LH1-2 mailakoak artista bilakatu eta Mozarten Martxa turkiarra jo degu. Gozatu!

 

2019/10/21

Orkesta sinfonikoa Mozarten arrebakin


ASKO GUSTATU ZAIGU GAURKO KONTZERTUA!!!!!




 
INTZAK PARTE HARTU DU ETA OSO ABESTI EDERRA KONPOSATU DU!!!!!


EDERKI PASATU DUGU!!!!!
 


2019/10/18

SAGAR BILKETA

Gaur goizean sagastira joan gara sagarrak biltzera. Asko hartu ditugu sagardoa egiteko. Txikiekin joan gara eta txikiek ere hartu dituzte eta asko ikasi dugu. Josebak makilarekin zuahitzak astindu ditu eta sagarrak lurrera erortzen ziren. Sagar batzuk ustelak zeuden baina gehienak onak ziren. Zaku pila bat bete ditugu!!!



                                       




Jangelan geratzen garenok,  iaz  bezala asanblada egin dugu eta arauak gogoratu ditugu: errespetoa, isiltasuna, garbiketa... Gure iritzia ere eman dugu. Arazoren bat baldin badugu lasai azaltzeko aukera dugu.



2019/10/11

Handiekin ibilbidea

Atzo mendi buelta bat egin genuen. Ostoak hartu eta ezagutu genituen.Hori baino lehen Jazmin, Beñat, Ibai ura artzera joan ziren.Gainera geldialdiak egin genituen adibidez: gaztainak hartzeko, sagarrak jateko...   Bidetik zehar erreka batzuk saltatu genituen. Pasatzeko bide estu batetik pasa behar genuen. Bidetik pasatzerakoan lokatzezko bi putzu handi zeuden eta Joaneri zapatila atera zitzaion.Gero Ibai sastrakata erori zen. Hori eta gero gaztainondo haundi bat aurkitu genuen. Gero Walisonen etxetik pasa ginen. Walisonen etxean batzuk txakurretaz beldur ziren eta gainera korrika joan ziren. Berrobira iritsi eta segituan frontoiera joan ginen.