Astelehenean zaborra biltzera joan ginen Berrobiko mendira. Lh3-4 eta 5-6 atera ginen, 3-4garren mailakoak 2 aldetan banatu ginen:Amets praktiketakoarekin eta besteak Monicarekin. Monicaren taldea ermitaren ondoan dagoen aldapatik gora joan ginen eta zabor gutxi bildu genuen.Ametsen taldeak gure baratzatik eskubitara dagoen aldapatik joan ziren eta Maiensan bukatu zuten, zabor pila bat bilduta. Handiak Leabururako bidea hartu eta goraka hartu zuten. Beraiek era zabor nahiko bildu zuten.Eskolara etorri ginenean sarreran talde guztien zaborra utzi genuen. Handien gelakoek kanta baten estribiloa jarri zuten kartel batean eta argazkia egin genuen.
Hurrengo egunean zabor ontzietara bota genuen. Espero dugu hemendik aurrera zabor gutxiago mendian uztea!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina