pasatzera:
Lehenik eta behin Arotz -eneara sartu eta jolas
batzuekin aurkeztu ginen. Jarraian oheak
aukeratu eta nezeserra eta beste gauzak ordenatu eta bere tokian jarri
genituen.
Gero jolasteko denbora
librea eman ziguten eta jolasten ibili
ginen hamaiketakoa
jaten ari ginen bitartean. Gero Margarita,
hildako behi bat ikustera joan ginen bertan
kondaira bat kontatu
ziguten. Ibilaldiari ekin genion eta Jentilzulo izeneko kobazulo
batera joan ginen, leku hartan beste
kondaira bat kontatu ziguten. Bueltatu eta bazkaldu
egin genuen.
Gero jolasteko
beste tarte bat utzi ziguten, eta denbora libre horretan futbolinean,
pinponean, raketan, pelotan, mahai jokuetan eta honelako beste jokuetan jolastu
ginen.
Denbora libre hori bukatu ondoren animalien tailerra izeneko ekintza bat
egitera joan ginen.
Han marrazki eta
antzerki batzuen bidez animali bat deskribatu
behar zen seiko taldetan,
jokuaren
helburua besteek zer animali zen ez asmatzea zen.
Ekintza bukatu eta afaltzera joan ginen. Afaldu
ondoren su tailerra egitera joan ginen
hortxe bertan manta batzuen gainean
eseri eta kondairak kontatzen hasi ginen gauaren
ilunpean. Gero,ekintza
bukatzean, lotara joan ginen. (Bueno batzuk behintzat)
JI JI JI!!!!
Hurrengo egunean
ekintza gehiago egin genituen:
Esnatu, maletak egin, gosaldu, egunaren aurkezpena,
barruti ibilaldia, globalizazio
eta ebaluazio ekintzak, janaria eta jolasteko
tartea izan genituen.
Oso ondo pasa genuen!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina