Atzo, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean, asanblada eduki genuen. Asanbladan hitz egin genuen euskararen egunean
zer egin behar genuen. Binaka jarri ginen, eta txartel batzuk egin genituen.
Txartel horietan euskara bultzatzeko amets bat idatzi genuen. Amets horiek
zinta batekin lotu, eta gabonetako zuhaitzean zintzilikatu genituen. Hori eta
gero jolasean ibili ginen gelan. Patioan jolastu eta ondoren gelara etorri eta
lan egiten jarri ginen.
Arratsaldean, herri kirolak geneuzkan, herri kiroletan,
lau talde egin genituen. Lehenengo txingekin hasi ginen, ondoren zakua
bizkarrean hartu eta buelta bat eman genuen korrika, gero giza-proba errueda
baten gainean taldekide bat eseri eta besteek eraman behar zuten, gero koxkolak
relebotan jarri eta kendu ibili ginen, eta bukatzeko, sokatiran ibili ginen 6
aldiz.
Oso ondo pasa genuen!