2019/12/24

Gabonetako opor zoriontsuak!

Gabonetako oporren aurreko azken eskola egunean, Olentzero opariz beteta etorri zitzaigun eskolara. Berarekin solasalditxo bat izan genuen eta abesti pare bat ere kantatu genizkion. Goizean eskolako sarrerako Olentzero panpinaren ondora Mari Domingi azaldu zitzaigun, a ze sorpresa!!! Benetakoa ote?
Abenduaren 24an eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek kalejira egin genuen goizean zehar herriko kale eta etxeak gure kantuekin alaituz. Goiz pasa ederra egin genuen eguraldiak lagunduta.
Opor egun onak izan ditzazuela guztiok eta urte berri ona opa dizuegu denoi!
Urtarrilean berriro ikusiko degu elkar.







No hay comentarios:

Publicar un comentario