2020/03/30

2020/03/28

Berrogeialdiko uzta

Gure baratzan apioa ,mihiluzea eta eskarolak ,espinakak

hazi eta hazi ...


Berrogeialdia dela eta LH3,4ko ikasleek ezin izan dute barazkiak  bildu eta etxera eraman, egoera normalean egin ohi duten  moduan.

                     Baratzan aurrean utzi dira  barazkiak nahi duenak aprobetxatzeko.!!!
                 
                    Eskolara itzultzerakoan,  baratzan zer aurkituko degu? ??
   
                   Animo asko  Berrobiko eskolako guztiei!!!!!




2020/03/09

Tolosako suhiltzaile parkera bisita

Martxoak 4ean suhiltzaileen parkera joan ginen 3-4-5 eta 6.mailakoak beraietaz ikastera.

Parkera iritsi eta beraien lantokia erakutsi ziguten. Lehenbizi gela batera sartu eta suaren arriskuaz hitz egin ziguten. Gero  ekipamendua erakusten hasi ziren. Ikusi genuen lehenengo gauza arnasteko bonbona eta maskara izan zen eta batzuk probatu zuten. Jarraian zuhaitzak mozteko eta gauza toxikoentzako trajeak erakutsi zizkiguten. 




Gero barandilatik jeitsi, alarma probatu eta kanpora irteen ginen. Han mangera erabili eta gruak gora igo ginduen.

Amaitzeko Usabalen ondoan dagoen tirolinetara joan ginen.  Han hamaiketakoa jan eta tirolinetan ibili ginen.

2020/03/08

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, gure eskolako amak gonbidatu ditugu beraiekin tertulia bat egiteko beraien lanbideei buruz.
Mila esker etorri zareten Maialen, Ainhoa, Aloña, Ester, Rosa, Nieves, Nagore, Kelex eta Zuriñe!






2020/03/03

Txikienen makilak




Eskolako txikienak ere makilak egin ditugu. Guk bildutako makilak ez dira zuritzeko aproposak izan eta Josebak ekarritakoak erabili ditugu. Lan asko egin dugu zuritzen eta apaintzen baino gustora aritu gara. Eskerrik asko Joseba Odriozabalari makilak ekartzeagatik eta Jose Luis Ayerberi bere laguntzagatik.