2020/03/09

Tolosako suhiltzaile parkera bisita

Martxoak 4ean suhiltzaileen parkera joan ginen 3-4-5 eta 6.mailakoak beraietaz ikastera.

Parkera iritsi eta beraien lantokia erakutsi ziguten. Lehenbizi gela batera sartu eta suaren arriskuaz hitz egin ziguten. Gero  ekipamendua erakusten hasi ziren. Ikusi genuen lehenengo gauza arnasteko bonbona eta maskara izan zen eta batzuk probatu zuten. Jarraian zuhaitzak mozteko eta gauza toxikoentzako trajeak erakutsi zizkiguten. 




Gero barandilatik jeitsi, alarma probatu eta kanpora irteen ginen. Han mangera erabili eta gruak gora igo ginduen.

Amaitzeko Usabalen ondoan dagoen tirolinetara joan ginen.  Han hamaiketakoa jan eta tirolinetan ibili ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario