2020/04/28

Lehenengo irteera

Kaixo denoi!!!
Leire naiz. Ikusten zaituztet ze pozik zabiltzaten zuen lehenengo irteeretan. Ni enkarguak egitera atera naiz berrogeialdi honetan baina nere seme-alabak ez dira batere atera pasa den igande arte. Txintxo-txintxo egon dira etxean, zuek bezela.
Igandean beraiekin atera nintzen. Ez genuen ezer berezirik egin, baina lehenengo irteera oso berezia izan zan. Urduri geunden atera aurretik, ni ere bai. Portaletik atera eta jendea maskarillarekin ikusteak harritu egin zituen  seme-alabak baina poz pozik joan ginen Tolosako alde zahar aldera. Hasiera batean ez genuen jende asko ikusi baina denboraren poderioz umeak beren guraso eta triziklo, patinete, bizikletekin... ikusi genituen.
Tolosako triangelua pasa eta lehengusuak ikusi genituen, a ze poza! Haiekin hitz egiten gelditu ginen distantzia mantenduz noski, eta poliki poliki jende ezagun gehiago ikusi eta borobila handitzen joan ginen. Fandango bat dantzatu behar genuela zirudien! Hizketaldi bat egin ondoren amonaren etxeko balkoi azpira joan eta bisita egin genion. Hainbeste denbora ikusi gabe... Bera ikusi eta egun berezia zela eta pastelak etxera ekartzea eta ospatzea pentsatu genuen.
Goiz polita pasa genuen.
Seme-alabei bizipen hau beraien egunerokoan idazteko esan nien. Zuei ere berdina esaten dizuet. Egoera honetaz beti gogoratuko gara eta egun hauetako bizipenak idatziz jasotzea gerorako opari bat izango da. Animatu!
Muxuak eta animoak denei!!!

Leire

2 iruzkin:

  1. Egunerokoa idaztea ideia ona da Leire, nik ere egiten dut,idatzi edo marraztu. Batzuetan marraztu egiten dut eta data jarri.
    Agurne

    ErantzunEzabatu
  2. Ideia gustatu zait! ni ere koaderno bat hartu eta idazten hasiko naiz.

    ErantzunEzabatu