Kaixo denoi!
Egun hauetako eskulanen artean gehien gustatu zaiguna eta desberdinena, partxis handia izan da.
Oihanak guraso guztioi partxis baten irudia bidali zigun. (Eskerrik asko Oihana!)
Etxeko inpresoran koloreetako tintarik ez genuenez, guk geuk handi bat egitea pentsatu genuen.
Hauek erabili genituen: paper txuria, 2 kartoi handi, arkatza, errotulagailu beltza, koloreetako margoak (horia, urdina, berdea eta gorria adibidez), metroa, erregela luze bat, zeloa eta konpasa (edo plater eta tapa borobil bat).
Hasteko, kartoian marraztu genuen partxisa eta gero gainean jarri genuen paper txurian.
Bukaeran, babesteko, itsasten den forroa erabili genuen berehala ez puskatzeko.
Fitxarik ez genuenez (dadoa bai), kotxe txikiak erabiltzen ditugu fitxa bezala.
Hiruron artean egin genuen, denbora pixkat pasa genuen elkarlanean eta gero, jolasteko askotan erabili izan dugu.
Hona hemen argazki batzuk:
Aretx, dotorea! eskolan hasten garenean denok ibiltzeko eramana, bale! zuk erakutsiko diguzu!
ErantzunEzabatuAgurne
Lan bikaina Aretx! Gogo handia dauket jolasteko!
ErantzunEzabatuArtistak zeate etxe hortan!!!! Ze politta!!!!
ErantzunEzabatuOso polita eta besteontzat oso idei ona, zorionak familia!!!
ErantzunEzabatuPartxis horrekin jolastea zerbait oso berezia izan behar du !
ErantzunEzabatuCool!