2020/05/14

Mapiren tokadiskoa

Kaixo denoi:
Etxean egon garen egun hauetan eta nahiko denbora izan dugunez, nik gauza batzuk egin ditut.Tailerretan asko ikasi dugu eta praktikan jarri dut. Gaur egindako gauza bat erakutsiko dizuet: tokadiskoa jartzeko altzaria.
Paletak ekarri ondoren, zerra elektriko batekin moztu nituen, behar nuen neurrian. Gero lijatzen hasi nintzen eta zuek esaten duzuen bezala, lijatzea okerrena da. Izugarrizko hautsa!!!!!
Paletan oholak josi nituen mailu eta iltzeekin. Hau egiteko laguntza eskatu nuen, bakarrik ezin!!!!
Gero barniza hartu eta margotu nuen.2 egunetan bajeran utzi nuen barniza usaina kentzeko.
Azkenik etxera igo eta diskoak eta tokadiskoa jarri nuen.
Oso polita gelditu da eta ni oso oso pozik nago nik egindako lanekin!!!!
Ea zuei zer iruditzen zaizuen!!!
Muxu eta besarkada handi bat Leitzatik!!!!!





4 iruzkin:

  1. Oso oso politta Mapi, zorionak! Ta lijatzearena ez kejatu, gu eskuz aritu ginen!!!baino ondo lijatzeak merezi du bukatu on bat izateko. Sortze tallerrerako ere prest zaude!!!

    ErantzunEzabatu
  2. harro sentitzeko moduko lana bai!
    esfortzuak beti ematen dizu poza handiagoa !

    ErantzunEzabatu
  3. Ze polita Mapi!!!
    Ikusten da bai tailerretan asko ikasi duzula.

    ErantzunEzabatu
  4. AUPA MAPI, musika entzun eta bista poztu, ederra zure altzaria!!

    ErantzunEzabatu