2020/10/30

Mendi irteera


                                        

MENDI IRTEERA

Goizeko 09:00etan, eskolatik atera eta Wallysonen etxeko bidea hartu genuen. 11:00etan hamaiketakoa jan genuen. Hamaiketakoa bukatu eta gero aurrera segitu genuen eta Ibinera iritsi ginen. Ibineko zelain ordu erdi egon ginan jolasten bakoitza bere taldearekin. Indarrak berreskuratu ondoren Olantzerantz abiatu ginen. Olantzen bi zaldi, txabola bat eta zelai bat zegoen. Han bazkaldu eta jolastu genuen. Olantzetik joan eta bueltako bidea hartu genuen. Guztira 10 km inguru ibili ginen, 670mko desnibelarekin. Neke eginda iritsi ginen etxera baina merezi izan zuen!

 








 

Miriamen bisita

Soroneako Miriamen bisita izan dugu. Berrobiko ikasketak bukatu zituenean Orixera joan zen eta handik Zaragozako unibertsitatera Arkitekturako ikasketak egitera.

Hainbat lanetan aritutakoa da: Feden paketeen bidalketan, Forumen dendari lanean, tabernan zerbitzatzen... Pasa den urtean ahizparekin batera apustu bat egitea erabaki zuen: Etxeko baserrian baratzako lanetan aritzea.

Soroneako baratzan goizetan dendan saldu beharreko barazkiak biltzen dituzte. Barazkiak garbitu ondoren denbora badute belar txarrak kentzen dituzte. Arratsaldeetan egiten duten lana fisikoagoa da: lurra mugitu, ximaurra zabaldu, landatu...

Pestizida naturalak erabiltzen dituzte, adibidez osinura. Landareen gaixotasunak ekiditzeko eta zomorroek landare txikiak ez jateko erabiltzen dituzte.

Batez ere, Tolosan eta Ibarran saltzen dituzte. Denda horiez gain jatetxeetan ere saltzen hasiak dira. Covid-a dela eta, saskietan prestatzen dituzte barazkiak online saldu ahal izateko. Salmenta handitzen doanez baratza ere handitzen doa.




Los alimentos

Los alumnos de 3ยบ y 4ยบ han hecho las presentaciones de las funciones de los alimentos.


 










2020/10/23

Seskea Zaharrera paseoa

 Gaur Seskea Zaharrera joan gara. Bertan Pantxika eta Linda astoak ikusi ditugu. Lur txakurra ere han zegoen etxe atarian gurekin jolasteko gogoz. Bixi txakurra lotsatuta ez zaigu bere etxetxotik atera.






2020/10/22

ELIKADURA OSASUNGARRIA

Elikadura osasungarriak osasuntsu mantentzen laguntzen digu. Elikagai horiek frutak, barazkiak, arraina, haragia, esnekiak, zereal osoak, etab. dira. 


Janariaz gain beste hainbat gauzak ondo mantentzen laguntzen digute. Jarduera fisikoa egiteak eta ongizate mentalak garrantzi handia dauka. 


Elikadurari dagokionez garrantzitsua da pestizida gabeko jakiak jatea. Baita bertakoak izatea ere.


Gomendioak:

  • Pizza, hanburgesak eta litxarkeriak ez jan.

  • Herrian ekoizitako barazkiak jan.

  • Herrian ez badago gertuen ditugun herrietatik lortu.

  • Egunero jarduera fisikoa egin.

  • Zure burua gorputza bezain beste zaindu: gustuko zerbait egin, lagunekin ibili, zeuretzat bakarrik den denbora hartu…



Gu ere haserretzen gara


 

2020/10/14

GURE BARATZA

  ๐Ÿ˜Š
GURE BARATZA


 
 
Ostiralean baratzako proiektu bat egin genuen. 
Argazkian ikusten den bezela landare txiki batzuk landatu genituen lorontzi batean.
 Eskularru batzuk batzuk jarrita lurra botatzen hasi ginen. 
Lurra ondo banatu eta ondo zapaldu genuen. 
Izozkiko makiltxoetan landareen izenak jarri eta baratzara eraman genituen.
 
 OUR VEGETABLE GARDEN
๐Ÿ˜Š
 
Last  friday we did a gardening proyect. 
As you can see in the photo we planted some small plants in a pot. 
We put some gloves and started throwing the ground. 
We divided the land well and trampled it well. 
We wrote the names on the ice cream parlors  next to the little plants  and took them to the garden.
 
 

POZIK JARTZEN GARA


 

2020/10/09

Elikadura

 Aurten, trimestre honetan elikadurarekin aritu gara. Ikasi dugu zein izango litekeen elikadura osasuntsu bat:


Aproposena plateraren %50 barazkiak eta fruta izatea da. Beste %25 proteinak izan behar dute, hau da arraina, haragia, esnea, esnekiak, arrautzak, lekaleak eta fruitu lehorrak.   Eta beste %25 karbohidratoak izan beharko ziren, hau da energia ematen duten produktuak: makarroiak, patatak, ogia, babarrunak, lentejak eta garbantzuak...


Eskerrik asko zuen atentzioagatik. 

Espero dugu interesgarri bilatu izana.


Agur!!!!


Basoko lehen eguna

 Gaur basora joan gara. Pixkat irristatu egiten zen baino oso gustura ibili gara. Batzuk zuhaitzak garbitu ditugu, beste batzuk sua egiteko egurrak pilatu, zuloak egin...Ea hurrengo astean ere giro ona egiten duen berriro joateko.





 

2020/10/01

Ikasturte berria liburu berriekin

 

Kaixo denoi. Orain arte bloga ixilik eduki badugu ere, hemendik aurrera izango duzue gure berri.

Urtero "Liburuen altxorra" egitasmoan parte hartzen dugu. Galtzagorri elkarteak ipuinez betetako kutxa bat gure eskolara ekartzen digu guk liburu berri eta politak irakurtzeko.

Eskoletatik jasotako praktika onenen artean liburu lote bat zozkatzen dute. Iaz Gemak gure eskolan egindako irakurketa saio baten argazkiak bidali zituen eta SARITUAK IZAN GINEN! Hemen ikusten duzuen liburu lotea egokitu zaigu. A ze poza!!!!