2020/11/07

E-TWINNING

BERROBIKO ESKOLA 

 E-TWINNING -EAN


Zer da E-twinning ?

Hau da plataforma bat non Europako eskola guztiak gonbidatuta daude  elkar lanean aritzeko  . Proiektoak aurkeztu edota eskeintzen diren hoietan parte hartu daiteke .

Berrobiko eskolak zertan parte hartuko du ?

Meeting with the minds izeneko proiektuan .

Zertan datza?
Turkiako eskola batzuk proposatu dute burukojolasen bidez ,  ikasleen pentsamendu estrategiak eta harreta gaitasuna hobetzea .
Baita ere  Greziako,Italiako ,Errumaniako  eta Poloniako beste batek parte hartuko dute. 
Zer egin degu orain arte?
Ikasleek hangman eta beste hitz jokoetan parte hartu dute eta argazkiak konpartitu ditugu.
Orain matematikako jolasei emango diegu lekua. 
Komunikazioa zer hizkuntzan?
Ingelesa izango da komunikatzeko erabiliko den hizkuntza eta Azaroak 5ean egin dugu Meet bat Turkiako bi eskolekin lehengo hartuemana izateko.
Hitzegin genuen eguraldiaz,gure eskolen ikasleen kopuruaz eta ordutegi desberdinetaz.
Hurrengo baterako geratu ginen ...
Hello and see you later Turkey?

  
  
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario