2021/03/08

Maialen Lujanbio

 La Bertso Festa trae a Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio y  Jon Maia | El Diario Vasco

Maialen Lujanbio Zugasti bertsolari Hernanitarra da, 1976ko azaroaren 26an jaiotakoa. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da: 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta 2017an berriro. Gainera prentsako ohiko kolaboratzailea da, adibidez Berria egunkarian. 

Ikasketak:

Maialen Arte Ederretan lizentziaduna da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta bertan ikasitakotik abiatuta, 2010ean “Hau Koaderno bat zen” liburua idatzi zuen.


Bertsolaritza karrera:

Maialen ikastolan zegoenean hasi zen bertsotan lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 15 urte zituela Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardarasekin batera Hondarribian abestera gonbidatu zuten eta geroztik gelditu gabeko ibilbidea egin zuen.


 Sari nagusiak:

Bertsolari txapelketa nagusia:

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:

  • Txapelduna (1): 2003

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina