Atzo oilasko bat disekzionatu genuen gelan orain arte ikasitakoa ikusteko: hezurrak, tendoiak, giharrak eta giltzadurak.Lehenengo azala zabaldu genion bisturiarekin. Gero muskuluetara iritsi ginen baina kontuz aritu ginen tendoiak ez mozteko. Azkenik hezurrak ikusi eta atera egin genituen. Femurra, tibia eta peronea askatu genituen eta ikusi genuen peronea oso txikia zela. Tendoietatik tira eta artikulazioak eta hezurrak nola mugitzen diren ikusi genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina