2021/4/28 (asteazkena)
Lehenik eta behin kanpofutbolean elkartu ginen Porrotxek eta Marimototsek ekarri ziguten gereziondoa landatzera. Gero Esterrek amaren intxaurra liburua irakurri zigun. Ondoren Izarnek esan zigun liburuaren lehen orrian Porrotxek bere umeei gauero kantatzen zien olerkia zegoela. Eta Esterrek kantatu egin zigun eta guk berari errepikatu genion.
Izarnek esan zigun zapia nahi bagenuen hartu eta gereziondoari jartzera joateko, joan zaizkigun pertsonak gogoratzeko. Gero denak batera LH5 eta 6 koak egin zituzten bertsoak kantatu genituen. Jarraian Izarne eta Estiri jarraituz gereziondoa landatzera joan ginen. Azkenik Sabinok eta Mikelek egin zuten zuloan gereziondoa landatu genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina