Gaur basora 4-5 urtekoak bakarrik joan gara. Baso guztia guretzako izan dugu!!!!
2021/05/28
2021/05/24
DYAKOAK ESKOLAN!
Pasa den ostegunean DYAko Eva etorri zen gure eskolara. Coronavirusari buruz hitz egin zigun. Azaldu zigun birusa eta gaixotasunaren arteko desberdintasunak. Gero ikusi genuen birusa nondik sartu daitekeen gure gorputzean eta zer neurri hartu behar ditugun hau ekiditzeko: musukoa, eskuak garbitu, distantziak, gauzak ez konpartitu eta aireztapena. Gel txiki bat oparitu zigun zintzilik eramateko. Eskerrik asko Eva!!
2021/05/21
2021/05/19
BERROBIKO KONTENEDORE BAT ERRE EGIN DA
Carlos anestesiologoa
2021/05/14
Jurgi ipuina kontatzen
KALENDULA ETA INTSUSA UKENDUA
KALENDULA ETA INTSUSA UKENDUA
Osagaiak:
Kalendula loreak 40gr
Intsusa loreak 40gr
Olio fina, 500 ml
Almendra olioa 500 ml
Argizaria 75 gramo
Nola egin:
1- Kalendula eta intsusa loreak oso ongi moztu
2- “Baño Marian” 2 olioak jarri eta moztutako loreak bota
3- Berotzen jarri 45º baino gutxigotan, ez du irakin behar
4- Nahasketa hurrengo eguna arte utzi
5- Nahasketa koladoretik pasa
6- Nahasketa “Baño Marian” jarri eta argizaria bota
7- Nahastu argizaria urtu arte. KONTUZ!!!! 45ºtik pasatu gabe
8- Ontzietara bota eta hozten utzi
9- Potea apaindu
2021/05/13
Umetokian bi hilabete genituenean...
2021/05/07
2021/05/06
Ane pediatraren bisita
Ane Arrondo pediatra etorri da eskolara, Milaren hiloba da eta bere lanari buruz hitz egitera etorri da.
Lehenik umeak urgentzietara joateko arrazoirik ohikoenak zeintzuk diren aipatu dizkigu: sukarra, arnas bideak kutsatuta, otitisa, sabeleko mina.... Gainera, urgentzietara noiz joan behar dugun ere esan digu: istripu bat edukitzerakoan, trausmatismoren bat egiterakoan, sukar altua edukitzerakoan...
Ondoren, urgentzietako zerbitzua nola funtzionatzen duen azaldu digu. Larrialdietara joaten garenean lehenengo erizain batek kasu egiten digu. Gaixoak daukan itxura eta azalaren kolorea behatzen du. Horrez gain, galdera batzuk egiten dizkigu:
- Zer gertatzen zaizun
- Nola gertatu zaizun
- Noiztik zauden gaizki eta zerrek eragin dizun ondoeza
Larritasun maila ezberdinak daude eta horren arabera lehenago edo beranduago hartuko gaituzte.
Medikuak atenditzean fonendoskopioarekin bihotza entzun, belarriak ikusi eta gertatzen zaiguna zer den galdetzen digute.
Eskuak garbitzearen garrantziaz ere hitz egin digu. Besteei ez kutsatzeko eta gu ez gaixotzeko, eskuak askotan garbitu egin behar ditugu, eskuetan bakteria eta birusak eduki ditzazkegulako. Bakteriak sendatzeko nahitanahiezkoak izaten dira antibiotikoak hartzea.
Azkenik, gelakideen bihotz taupadak eta arnasa entzuten lagundu digu.