2021/05/19

Carlos anestesiologoa

Carlos Enrique Valladares Hernandez medikuaren bisita izan dugu. Perutarra da eta han egin zituen medikuntzako ikasketak. Ikasketak egiten eta praktiketan, denera, 12 urte igaro zituen. Ikasketak amaitzean lehenengo urtea Amazoniako landa eremuko herri batean igaro zuen. Ikasketa berdina egiteko Espainian 10 urte behar dira. 

Carlos anestesiologoa da eta Zumarragako Ospitalean egiten du lan. Anestesiologoaren lanak hiru atal ditu: 

Lehenengoa anestesia jartzea da. Operazioak irauten duen bitartean mina ez sentitzeko balio du. Anestesia orokorrarekin gorputz guztia lokarrarazten du eta zati batekoarekin, adibidez, besoa lokarrarazten du. 

Bigarrengoa erreanimazioa da. Norbaiti bihotza geratzen zaionean edo itotzeko zorian dagoenean teknika batzuk erabiltzen ditu. Itotzera doanean pertsonaren atzean jarri, eskuineko ukabila bularrezurraren azpian jarri eta, beste eskuarekin helduta barruraka eta goraka kolpe moduko indarra egin. Aldiz, pertsona bati bihotza geratu bazaio Heimlich teknika erabili behar da: bi titien artean eskuineko eskua zabalduta eta ezkerrekoa besteari helduaz jarri, ondoren, ukondoak tolestu gabe ahal duzun pisu guztiaz bultzadatxoak egin. Oso garrantzitsua da aldi bakoitzean 30 bultzada kontatzea eta horren jarraian 2 ahoz-ahoko. Behin eta berriro arnasa hartzen duela konturatu arte. Baliteke, teknika hau egiterakoan sahietsen bat apurtzea baina hala ere jarraitu egin behar zela esan zigun. Garrantzitsuena pertsona bizirik ateratzea da, bizitza berreskuratzen badu saihetsa konpontzeko astia izango du. 

Hirugarrengoa min kronikoa edo min handia da. Kasu hauetan anestesiologoak atenditzen du eta mina kentzeko medikazioa errezetatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario