2021/06/18
Laida Garcés Altuna
Astelehenean eskolara Gemaren alaba etorri zen. Laida unibertsitatean biokimika ikasten ari da. Biokimika gaixotasunak eta txertoak ikertzen dituen zientzia da.
Lehenbizi birusa mikro-organismo bat dela esan digu.Mikro-organismoak guri kutxatzen bagaitu bere kopiak egiteko erabiliko gaitu eta koronabirusarena Sars-Cov-2a da. Mikro-organismoak instrukzio batzuk dituzte, hauek zeluletan sartzen direnean zelulei engainatuz instrukzioak jarraitzea agintzen die. Instrukzio hauek tranpak dituzte birusen kopiak sortzera eramaten dutelako bakarrik. Horren ondorioz birus batek 100.000 kopia egin ditzazke egunean. Behin birusaren kopiak sortzen direnean organoa garrantzitsuenetara erasotzen du: bihotza, birikak, garuna, urdaila, hesteak, gibela etab.
Sars-Cov-2ak sortzen duen gaitza Covid-19a da koronabirusaren familikoa. Gaixo gaudela gorputzak birusei aurka egiteko antigorputzak sortzen ditu. Nahikoa ez denean gure gorputzak baditu beste defentsa batzuk: tenperatura, nekea, egarria, mina…
Laidak txertoei buruz ere hitz egin digu eta orain dauden txertoak zeintzuk diren ere esan digu: AstraZeneca, Pfizer, CasinoBio, S.putnik V, Jannsen, Moderna.
Gero, saioa amaitu aurretik “Kahoot!” bat egin dugu eta Ekainek irabazi du.
Eskerrik asko Laida!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina