Ostegunean bisita oso berezia izan genuen 2. zikloan. Boisetik iritsitako famili bat etorri zen eskolara. Boisen euskal jatorriko familia asko daude euskal artzainek fama ona zutelako eta askok lan bila emigratu zuten Estatu Batuetara eta jada ez ziren Euskal Herrira itzuli. Boisen dago ikastola bat, lauburu erraldoi bat plaza batean eta euskal etxea. Euskal dantzetan aritzen dira batzuk eta euskaraz egiten diete seme alabei gure kultura ez galtzeko. Marcken aitona joan zen artzain eta Idahon gelditu ziren geroztik . Marcken emaztea, Becky, Montanakoa da eta kontatu zingu horko hartzak oso arriskutsuak zirela, batzuetan jendea bizi den lekuetara hurbiltzen direlako. Gauza pila bat kontatu zizkiguten eta guk ere gauza asko galdetu genizkien; rodeoetara joaten dira eta jende pila bat elkartzen da, hemen futbol partiduetan bezala; hanburguesak ez dituzte hainbestetan jaten, baina takoak asko gustatzen zaizkie. Joseba, semea goiz osoa pasa genuen gurekin eta primera pasa genuen berarekin. Eskerrik asko Mark, Becky, Joseba eta Nora gure eskolara etortzeagatik!!! Eta eskerrik asko Izarne aukera hau emateagatik!!
Zein esperientzia interesgarria!
ErantzunEzabatu