2022/04/29

Literatua Astea

Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Literatura Astea ospatu dugu aste honetan.

Ekintza desberdinak egin ditugu: gurasoak etorri dira ipuinak kontatzera, patio eta jangela garaian irakurketa librea egin degu, irakurketa tutorizatua, photo call-a, irakasleek goizetan olerkiak errezitatu dituzte irratiz... 

Mila esker parte hartu duzuenoi!!!












2022/04/08

MAPA ELEKTRONIKOAK

Hiruhilekoari agurra emateko, LH 3 eta 4. mailakoek Mapa elektronikoak egin ditugu. Lehenengo kaja bat hartu eta margotu egin genuen. Lehortu ondoren ipar eta erdialdeko edo hego Amerikako mapak inprimatu eta pegatu genituen. Gero papertxoetan jarri genituen hiriburuak, herrialdeak, eta banderak. Zirkuito elktronikoak sortu genituen pila, bonbilla eta kableekin. Lan handia baina lortu egin dugu!



















 



2022/04/07

MONGOLIAKO AZALPENA

 Lehenengo eta bigarren mailakoek, Mongolia landu dugu.

Azalpena HHkoei eta 3.mailakoei egin diogu.

Oso ongi pasatu eta asko ikasi dugu lan hau egiten. 

ESPERO DUGU GUSTATZEA ETA ZUEK ERE ASKO IKASTEA!!!

                                                     MONGOLIAKO AURKEZPENA




                                                           MONGOLIAKO ARROPA




                                                    MONGOLIAKO JANARIA




                                                    MONGOLIAKO KIROLAK
                                                

                                                
 MONGOLIAKO GER-a




 

 

Lh3-koekin bingoan


                                       


                                          Taulak errepasatzeko asmoarekin, bingoan ibili gara gaur goizean. Asko ikasi 

                                          dugu, baina oraindik pixkatxo bat falta zaigula konturatu gara. Aupa gu!


2022/04/01

MONGOLIAKO ERREZETA

 Lehenengo eta bigarren mailakoak Boortsogak egin ditugu.

Galdetuko duzue zer diren hauek, ba oraitxe esango dizuegu. Mongoliako postre bat da. Oso oso goxoak dira!!!

Hor azpian osagaiek eta nola egiten den aurkituko duzue.

 


 

BOORTS

OSAGAIAK:

·      2 KATILU UR

·      KATILU 1 MANTEKILA

·      KATILU 1 AZUKREA

·      2 KUTXARADA LEGAMIA

·      2 KUTXARADA LEGAMIA LEHORRA

·      LAU ARRAUTZ

·      KUTXADARA 1 GATZA

·      10 KATILU IRINA

NOLA EGIN

1-    URA, MANTEKILA,AZUKREA ETA LEGAMIA ONDO NAHASTU BEHAR DA.

2-    LAU ARRAUTZAK ETA GATZA BOTA ETA DENA ONGI ONGI NAHASTU.

3-    IRINA BOTA ETA NAHASTU.

4-    JARRAITU NAHASTEN ESKUKIN.

5-    FORMA EMAN ETA OLIOETAN FRIJITU.

ON EGIN!!!!!!


EUSKARA ETA GU

Oihana, Maier, Mapi, Leire, Aiara eta Beñat euskara aurrera nola eraman pentsatzeko elkartu ziren. LH 5. eta 6. mailakoak euskera aurrera eramateko proposamen batzuk bota genituen. Hitzegiten ideia gehiago atera ziren eta eskolan egitekoak aukeratu genituen.

Gaur, Osteguna 31, 14:30 asamblada bat egin dugu LHko guztiok. 

Beñatek, Aiarak, Mapik eta Leirek aukeratutako proposamenak bota ditugu eta hauek izan  dira:

- Erderaz ari diren talde bat ikusten badugu beraiengana inguratu eta beraiei euskeraz hitz egiten hasi (tximeleta efektua).

- Antzerkitxoak geletan.

- Lagunekin euskeraz hitz egin eta euskeraz hitz egiterakoan gaztelerazko hitzak ez esaten saiatu.

Gero esan ziguten korrika txikian gela edo gurasoak nondik nora joan behar garen. Esan ziguten LH 5. eta 6. mailakoak hasiko zirela  Urrutitik-ermitara arte. Ermitan gurasoek hartuko dute. Farmazia parean LH 3. eta 4. mailakoak hartuko die lekukoa gurosoei. Gerardoren etxeraino emango dute lekukoa. Han LH 1-2 koak hartuko dute eta Tontolako kruzerarte eramango dute HH 4-5 urtekoei emateko. HH 4-5ekoak Ekhiren etxera eramango dute eta han 2 eta 3 urte dituztenei emango die erreleboa plazara etortzeko. Berrobiko eskolako guztiak eta gurasoak bertso kopla bat egin beharko dugu gero plazan bertsoak abestu eta korrikako koreografia dantzatu ahal izateko.

Ostiralean HH-koen asanblada egin da.