2022/04/01

EUSKARA ETA GU

Oihana, Maier, Mapi, Leire, Aiara eta Beñat euskara aurrera nola eraman pentsatzeko elkartu ziren. LH 5. eta 6. mailakoak euskera aurrera eramateko proposamen batzuk bota genituen. Hitzegiten ideia gehiago atera ziren eta eskolan egitekoak aukeratu genituen.

Gaur, Osteguna 31, 14:30 asamblada bat egin dugu LHko guztiok. 

Beñatek, Aiarak, Mapik eta Leirek aukeratutako proposamenak bota ditugu eta hauek izan  dira:

- Erderaz ari diren talde bat ikusten badugu beraiengana inguratu eta beraiei euskeraz hitz egiten hasi (tximeleta efektua).

- Antzerkitxoak geletan.

- Lagunekin euskeraz hitz egin eta euskeraz hitz egiterakoan gaztelerazko hitzak ez esaten saiatu.

Gero esan ziguten korrika txikian gela edo gurasoak nondik nora joan behar garen. Esan ziguten LH 5. eta 6. mailakoak hasiko zirela  Urrutitik-ermitara arte. Ermitan gurasoek hartuko dute. Farmazia parean LH 3. eta 4. mailakoak hartuko die lekukoa gurosoei. Gerardoren etxeraino emango dute lekukoa. Han LH 1-2 koak hartuko dute eta Tontolako kruzerarte eramango dute HH 4-5 urtekoei emateko. HH 4-5ekoak Ekhiren etxera eramango dute eta han 2 eta 3 urte dituztenei emango die erreleboa plazara etortzeko. Berrobiko eskolako guztiak eta gurasoak bertso kopla bat egin beharko dugu gero plazan bertsoak abestu eta korrikako koreografia dantzatu ahal izateko.

Ostiralean HH-koen asanblada egin da.





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina