2022/09/29

Makinen museoa


Iraiaren 27an Elgoibarreko makinen museora joan ginen. Museora sartu ginenean bideo bat erakutsi ziguten makina sinpleen eboluzioari buruz. Gero burrnia nola lantzen zuten erakutsi ziguten, eta mailuarekin moldeatzen zuten. Hauspoari heraginez sua mantentzea lortzen zuten. Gauza pisutsuak igotzeko polea bat erabiltzen zuten eta labanak zorrozteko harri bat erabiltzen zuten.
 








 

2022/09/26

Berrobiko barazkien hazi bila

Gaur Danelen amonaren baserriko baratzara joan gara eta kalabaza hazi batzuk eman dizkigute. Kalabaza "potimarron" edo "ruperta" izenekoa.

Kalabaza hau ez da oso handia egiten. Gainera aurtengo udaran bero handia egin du eta horregatik txikiak gelditu dira.

Izotza egiten hasi baino lehen jaso behar dira bestela usteldu egiten dira.

Haziak lehortzen utziko ditugu eta apirilean ontzietan lurra jarri eta 3-4 hazi jarriko ditugu. Ur gutxi bota eta landarea ateratzen denean, ekainean edo, baratzean landatuko ditugu.

Mila esker Jon, Jonen ama eta osabari emandako informazioagatik.





Bertsolaritza

 Aurten LH 5. eta 6. mailakoak bertsolaritza izango dugu. Aurreko astelehenean Harituz-ekoak etorri ziren gure gelara eta LH 3., 4., 5. eta 6. mailakoei bertsoak abestu zizkiguten. Gure artean Lierni eta Ane bertsolariak izan ziren. Oso onak dira!




2022/09/25

Zinemaldia eta Leaburu

Pasa den astazkenean Lehen Hezkuntzakoak zinemaldira joan ginen. Belodromoan "Terra Willy" pelikula ikusi genuen.

Ostegunean Leaburura joan ginen oinez eta egun pasa ederra egin genuen.

Ikasturtea ederki hasi degu!

2022/09/08

IKASTURTE BERRIAREN 

 .          LEHEN EGUNA

Udarako oporrak bukatu dira ba!

Eskolan hasi beharra...

Irakasle, ikasle eta gurasoak ikasturte berriari begira jarri gera eta lehen egunak
daukan garrantzia dela eta "Maritxu nora zoaz" doinuaz bertso hau kantatuz hasi gera...
 

EGUNON DANOI ETA

ZER MODUZ ZAUDETE?

AURTENGO UDAN BEROA

EZTA IZAN APARTE.

KURTSO BERRIAREKIN

LANA ETA ARTE

GURE ARTEN UMOREA

EZTA IZANGO APARTE.

IÑIGO PARISETIK

ARTISTA LAGUNA,

GORPUTZ HEZKUNTZAN ALDIZ

SAN MIKEL DEUNA,

PT MODUAN AURTEN 

UNAI BIZARDUNA 

TA IDOIA LOGOPEDA

TALDE TXAPELDUNA.







ESKOLAKO LEHENENGO EGUNA: JOLAS KOOPERATIBOAK

Gaur eskolan hasi gara. Eskolara sartu eta kanta batekin aurkeztu dizkigute irakasle berriak. Irakasle berriak Unai, Idoia, Iñigo, Mikel eta Lide dira. Haur eskolara Laida etorri da.

Lehenengo gelan oporretako egun bat kontatu dugu, elkar gehiago ezagutzen aritu gara. Jarraian patio garaian patioan jolastu dugu. Patio ondoren 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoak nahastuta 6 taldetan jarri gara. Taldeka erronka desberdinak garaitu ditugu. Erronkak gainditzeko talde-lanean ibili gara.

Oso ondo pasa dugu!