Gaur Danelen amonaren baserriko baratzara joan gara eta kalabaza hazi batzuk eman dizkigute. Kalabaza "potimarron" edo "ruperta" izenekoa.
Kalabaza hau ez da oso handia egiten. Gainera aurtengo
udaran bero handia egin du eta horregatik txikiak gelditu dira.
Izotza egiten hasi baino lehen jaso behar dira bestela
usteldu egiten dira.
Haziak lehortzen utziko ditugu eta apirilean ontzietan
lurra jarri eta 3-4 hazi jarriko ditugu. Ur gutxi bota eta landarea ateratzen
denean, ekainean edo, baratzean landatuko ditugu.
Mila esker Jon, Jonen ama eta osabari emandako informazioagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina