2022/11/10

HERRIKIROLAK ESKOLAN

 

Eskola osoa herrikiroletan ibili ginen. Oso ondo pasa genuen. Lenengo lokots bilketan ibili ginen.             Gero sei kiloko zakukin ibili ginen.Errueda gainean jarri eta bestek bultza egiten zuten. Txingetan ere ibili ginen.Bukatzeko sokatira egin genuen.







2022/11/08

GPT-3


GPT-3 testuak sortzen dituen adimen artifiziala da. Beñat Erezuma GPT-3arekin jolasten hasi zen. Okurritu zitzaion Donald Trump eta Donald ahatearen arteko elkarrizketa eskatzea. Ondoren, olerkiak egiteko ideia izan zuen. GPT-3ari gaiak edo ideiak ematen zizkion eta adimen artifizial honek olerkiak sortzen zituen. Olerki horiek nahiko txukunak ziren. Denbora pasa, gehiago eta gehiago eskatu zizkion. Denera 40 olerki sortu zizkion. Olerki horiek ingelesez zeuden. Beñatek Itzultzaile neuronala erabili zuen euskaratzeko. Olerki guztiekin “Artiadi” liburua argitaratu zuen. 

 

2022/11/03

Ile-lehorgailua konpontzen

 

Gaur, azaroak 2,  ile-lehorgailuari tripak atera dizkiogu. Botoien atzean txip bat zegoen eta kableak zituen, denera 6. Gero helizea zuela ikusi dugu, haizea hartzeko da. Helizea mugitzeko atzeko aldean motor txiki bat zeukan. Punta aldean alanbreak zeuden, haizea berotzeko dira.



Alde batetik kable marroia eta urdina ditu. Beste aldetik marroia, txuria, gorria eta beltza. Piztu eta itzali botoiak ez zuen egiten horregatik kable marroia beste marroiarekin elkartu ditugu. Orain ile-lehorgailuak funtzionatu egiten du.