GPT-3 testuak sortzen dituen adimen artifiziala da. Beñat Erezuma GPT-3arekin jolasten hasi zen. Okurritu zitzaion Donald Trump eta Donald ahatearen arteko elkarrizketa eskatzea. Ondoren, olerkiak egiteko ideia izan zuen. GPT-3ari gaiak edo ideiak ematen zizkion eta adimen artifizial honek olerkiak sortzen zituen. Olerki horiek nahiko txukunak ziren. Denbora pasa, gehiago eta gehiago eskatu zizkion. Denera 40 olerki sortu zizkion. Olerki horiek ingelesez zeuden. Beñatek Itzultzaile neuronala erabili zuen euskaratzeko. Olerki guztiekin “Artiadi” liburua argitaratu zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina