Gure gelara arraintxo bat ekarri genuen.
Sua izena jarri genion eta bi egunetik behin jana botatzen genion. Astero testa egiten genuen eta goian landare bat landatu genuen. Azkeneko bi astetan nitritoak eta cloroa gaizki atera zaizkigu eta arraina hil egin zaigu. Gerezi ondora joan giñen eta han lurperatu genuen. Gero bertsoa kantatu genion. Testekin eta landarearekin segiko dugu lanean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina