2023/11/24

Emakumeen aurkako indarkeriari stop

Bihar larunbata, Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna dela eta, gaur, haurrekin emakumeei minik ez egitearen beharraren inguruan jardun gara. Horretarako, eskola sarreran dagoen kartelean, gure eskuak more kolorez itsatsi ditugu, minaren aurrean eskua atera eta geldi, stop minari egin behar dugula azalduz. Arratsaldean tailerretan pultsera desberdinak egin ditugu Berrobi Kantarin banatzeko.

2023/11/11

Euskara batzordea

Aste honetan Euskara batzordeko asanblada egin degu. Gure eskolakoak diren guraso batzuek grabatutako bideoak jarri ditugu.

Esterrek kontatu digu Elchetik etorritakoan ikasi zuela euskara bertako jendearekin hitz egin ahal izateko.

Patxik esan digu txikitan ez zuela ikasteko aukera eduki baina euskaratik oso gertu bizi izan dela beti.

Jesusek esan digu Malagatik etorri zela eta zauden tokiko hizkuntza  eta ohiturak ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaiola.

Oihanak bere ahizpa eta lagunekin euskaraz hitz egiteko erabakia hartu zuen gaztetan eta gaur egun euskaraz hitz egiten dute beraien artean

Mila esker denoi, eredu zarete, euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko ahalegina egiten duzue egunero!!!


2023/11/10

Argazkiak 23-24

 Hemendik aurrera ARGAZKIAK atalean jarriko ditugu ikasturte honetako argazkiak

IPUIN IRAKURKETA TUTORIZATUA

 

Gaur irakurketa tutorizatuarekin hasi gara. Eskolako zaharrenak ipuin bat kontatu die ikastetxeko gazteenei.

Hau 2 ostieletik behin egingo dugu. Hemen argazki batzuk!!!







ADAM REDGROOVE THE STORYTELLER CAME TO BERROBI

 A STORYTELLER                          
IPUIN KONTALARI BAT
 CAME TO  BERROBI'S SCHOOL
ETORRI ZEN BERROBIKO ESKOLARA


                             He is Adam. He's from London. He told us a story about a treasure.

                            In English !! We understood ! Thank you Adam. We enjoyed very much!

                              Bera da Adam.Londonekoa da. Altxor bati buruzko istorio bat kontatu zigun.
                              Ingelesez ! Ulertu genuen !! Eskerrik asko Adam.Oso ondo pasa genuen.!