Aste honetan Euskara batzordeko asanblada egin degu. Gure eskolakoak diren guraso batzuek grabatutako bideoak jarri ditugu.
Esterrek kontatu digu Elchetik etorritakoan ikasi zuela euskara bertako jendearekin hitz egin ahal izateko.
Patxik esan digu txikitan ez zuela ikasteko aukera eduki baina euskaratik oso gertu bizi izan dela beti.
Jesusek esan digu Malagatik etorri zela eta zauden tokiko hizkuntza eta ohiturak ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaiola.
Oihanak bere ahizpa eta lagunekin euskaraz hitz egiteko erabakia hartu zuen gaztetan eta gaur egun euskaraz hitz egiten dute beraien artean
Mila esker denoi, eredu zarete, euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko ahalegina egiten duzue egunero!!!
Eskerrik asko denoi zuen testigantzengatik!
ErantzunEzabatu