2024/01/26

Mara ipuina kontatzen

Marak KAKA PUTZA izeneko ipuina kontatu zigun atzo. Primeran kontatu zigun eta asko disfrutatu genuen.

Mila esker Mara, hurrengoan guk prestatuko degu ipuina zuei kontatzeko.


 

 

 

2024/01/25

🥚🥔PATATA TORTILLA ERREZETA 🥚🥔

 900 g patatei azala kendu eta zati txikitan zatitu. Olioa berotzen jarri duzunean  baratxuria bota. Berotu denean baratxuria kendu eta patata zatituta bota. Patata egiten ari den bitartean tipula bat eta piper berdeak bat txikitu. Zortzi arrautza🥚 kaskatu, gatza bota eta irabiatu. Patata egiten denean arrautzara bota eta zartarian egin.


TAILERRAK






ARGAZKI GEHIAGO HEMEN!!

2024/01/23

ZIENTZIA ZIRKULARRA: NOLA JAKIN IRAGANEAN ZER JATEN ZUTEN GAUR EGUN HOBETO ELIKATZEKO?

Eskerrik asko Maite Iris, EHU-ko irakaslea, ikertzailea eta antropologoa!!!!




Gaur, urtarrilaren 23a arkeologo bat etorri zaigu eskolara. Lurrean aurkitzen dituzten gauzak, laborategira eramaten dituzte aztertzera. Nola sukaldatzen zuten Erdi aroan erakutsi digu. Zeramikazko bote bat egiten zuten, suaren gainean jartzen zuten botea eta horrela beraien janaria egiten zuten.


2024/01/18

LASAÑA

Lehenik 100g mantekila urtzen jarri dugu.100g irin bota eta ondo ondo nahastu eta pixkanaka pixkanaka esne litro bat bota, berriro nahastu eta gatz pixka bat bota. Orduan bexamela bukatuta egongo da.


Lehenik pipar berde bat hartu ondoren gainekoa kendu uretan jarri eta pusketa txikitan egin.Ondoren txanpinoiak puske txikietan egin.Azkenik tipula hartu azala kendu eta pusketa txikietan egin, dena kazuelara.



Lehenik kristalezko ontzietan mantekila jarri, ondoren plakak jarri. Ondoren  datutako pikadilloa bota ontzian kaparen gainean eta bexamela bota.Berriro plakak jarri eta lehen bezala pikadilloa eta bexamela gainean. Beste plaka ilara bat jarri eta gazta asko bota gainean. Osatutakoan labera sartu behar da.



Lehenik labea berotzen jarri 20en eta gero 16 minutu lasaña barruan dagoela.










2024/01/16

Sukaldaritza

 Astelehenean pizza eta natila egin genituen. Pizza egiteko masa egin genuen. Gero tomatea jarri genuen, gero gazta eta mozzarela, gero azeituna, jamon york eta bukatzeko txanpiñoiak.





2024/01/15

#MATEMIMIKAK

Matematiketan jolasean aritu gara. Kontzeptu bat esan eta hori irudikatu behar zuten. Hemen ikasleek kontzeptu horietan oinarrituta atera dituzten argazkiak.

Kontzeptua: PERIMETROA



Kontzeptua: ANGELU ZUZENA



Kontzeptua: SEGIDAK




2024/01/11

JOSKINTZA, MUSIKA TRESNAK ETA SUKALDARITZA TAILERRAK. 1. EGUNA!!

 

Gaur tailerretan ibili gara. Sukaldaritzan tailerrean purea egin dugu taldeka. Ondoren purea taperretan sartu dugu etxera eramateko. Bakoitzak mantala,trapua eta taperra ekarri dugu.



ARGAZKI GEHIAGO HEMEN!

2024/01/10

Joskintza

 Hiruhikekoa hasi dugu josi eta josi. Txikienak ere lan horretan buru belarri hasi gara: korapiloak egin, hiztegia ikasi, haria orratzn sartu. Lan polittak aterako zaizkigu.