D´ELIKATUZ
Autobusean Ordiziara joan ginen. Iritsi ginenean taldeka jarri ginen eta “Delikatuz” izeneko eraikin batera sartu ginen. Han azoka nola hasi zen jakiteko bideo bat ikusi genuen. Sute bat egon zen eta ondoren baserritarrek azokan beraien produktuak saltzeko baimena eman zuten. Azokan salgai jarri eta herritarrek behar zutena erosten zizkien. Bideoan lehengo eta oraingo azoka nolakoak ziren ere ikusi genuen.
Gero taldeetan jarri ginen eta talde bakoitzari 8 euro, karpeta eta boligrafoa eman zizkiguten. Diru horrekin azokan erosketak egin behar genituen. Gure taldekoei ogia, erremolatxa eta behi gazta erosteko esan zigun. Eta geratzen zitzaigun diruarekin taldean nahi genuen beste zerbait erosteko aukera geneukan. Erosi genituen gauzetatik 1 aukeratu behar genuen eta saltzaileari galderak egin. Produktu hori nongoa den, noiz landatua edo ekoiztua den, nola landatu edo ekoiztu zuten eta saltzen duten prezioa. Guk ogia aukeratu genuen eta esan zigun irina, ura eta gatzarekin egin zutela. Amasadora erabili zuela eta labera sartu baino 2 egun lehenago hasi zela ogi hori egiten.
Bueltatu ginenean hamaiketakoa jan genuen. Jarraian elikadura piramidea ikusi genuen eta ondo jatea inportantea dela ikusi genuen. Piramidea zabaletik estura doa. Zabalenean dauden elikagaiak askotan jan behar dira eta alde estuan daudenak gutxitan. Zerealak, ogia eta pasta behean zeuden; fruta eta berdurak bat gorago; gero gazta, esnea, lentejak, garbantzuak… ; eta gora-goran hanburgesa, karameloak, ketxup-a… eta horrelako gauzak. Punta puntan dagoena astean behin jan behar dela esan zigun. Etxean egindako hanburgesa tabernakoa baino osasuntsuagoa dela esan zigun.
Ondoren esperimentu bat egin dugu. Botila haundi batean ura zegoen eta betadine tanta 1 botatzen badiogu ez da nabaritzen baina potetik asko botatzen badiogu ura zikindu egiten da. Horrekin hau ikasi dugu, goxoki bat jaten badu gure gorputzak ez du notatzen baina egunero goxokiak jaten baditugu bai.
Gero azoka eta supermerkatuaren arteko diferentziaz hitz egin dugu. Azokan saltzaileak dira produktu horiek sortu dituztenak eta produktuari buruz galderak egin diezaizkiozu. Supermerkatuetan ez dute jakiten produktua nola edota noiz egina den. Horrez gain, azokan ez dago bitartekaririk produktua sortu den lekutik zuzenean gure eskuetara dator. Supermerkatuetan aldik bidaia luzea egiten dute produktuek eta bitartekariak egoten dira.
Bukatzeko erositakoa banatu, autobusa hartu eta Berrobira bueltatu ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina