edo...nik irakurri eta zuk, entzun nahi duzu nik zuretzat aukeratutako ipuina?
IRAKURKETA TUTORIZATUA (Gaurko saioko argazkiak hemen)
edo...nik irakurri eta zuk, entzun nahi duzu nik zuretzat aukeratutako ipuina?
IRAKURKETA TUTORIZATUA (Gaurko saioko argazkiak hemen)
Hemen dugu ikasturteko zazpigarren irratsaioa. Gaurko aurkezleak HH4-5ekoak izan gara. Saioa entzuteko hemen klikatu. Entzun eta gozatu!!
Gaurkoa aldarrikapen eguna da. Argi eta ozen adierazten dugu indarkeria matxistarik ez dugula onartzen. Guztiok elkarrekin badugu zer egin gizarte parekide eta justua lortzeko. Gaur ekintza ezberdinak egin ditugu: eskolako sarreran puntu morea jarri, irratsaio berezia egin, esketx-en bidez indarkeria matxista ezberdinak landu, pultsera moreak egin...
Gogoan izan, bat eginik eta elkarrekin, TRATU ONA GUZTIONA BAITA!!
Espazioko kontuetan gabiltzan honetan, gure arnasarekin putz egin eta airean ateratzen den suziri bat egin dugu. Plastikozko lastotxoak eta paperarekin egindako tutu txikiak erabili ditugu. Tutuari mutur batean zeloarekin itxi diogu zuloa, bestela airea alde batetik bestera pasa eta ez genuke aireratzeko indarrik egingo.
Badakizue, psikomotrizitate gelan, astero pare bat saio egiten ditugula. Hor ibiltzen gara, aldamiotik salto, pasabide desberdinetan ibili, etxe-goxoetan jolastu, egurrekin gazteluak egin,...
Gaurko irratsaioko protagonista nagusiak HH 2-3koak izan gara. Hasierako lotsak alde batera utzita gustura ibili gara.Saioa entzuteko hemen klikatu. Entzun eta gozatu!!
Gaur, Aspanogi, minbizia duten adingabeen familien elkarteko Nekane etorri zaigu eskolara. Minbiziaren inguruko argi-ilunak azaldu dizkigu aho-bizarrik gabe, natural-natural: Zer den minbizia, nola tratatzen den eta umoreak zenbat laguntzen duen prozesu honetan ere. Eta guk, gaixotasunarekin, inguruan, ondoan, familian, lagun artean, izandako bizipenak partekatu ditugu besteekin. On egin digu denoi lasai hitz egiteak!
Atzo, Lasarteko Izar Parken izan ginen Haur Hezkuntza eta LH 1.eta 2.mailakoak. Ederki gozatu genuen, gora eta behera, salto eta txilipurdi!
Atzo Ana Galarraga etorri zen gure eskolara eta esperimetuak erakutsi zizkigun.
Esperimentu batean ur baso bati ura bota zion eta gainean karta bat jarri zion. Honi buelta eman ondoren ura ez zen erortzen.
Beste esperimentu batean bikarbonatoa, ozpina eta guante batekin guantea puztu eta guanteak agur esan zigun.
Ziria eta kakao piska bat globoan botata globoa ez zen lehertzen.
Mila esker
Hemen dugu ikasturteko laugarren irratsaioa. Saio honetako aurkezleak LH 5-6. mailako ikasleak izan gara. Elkarrizketa interesgarri bat egiteko tartea ere izan dugu. Irratsaioa entzuteko hemen klikatu. Entzun eta gozatu!!
LH 1eta 2koek autobusean abesteko gaztelaniaz genekien kanta bat euskaratu egin dugu.
Ea zer iruditzen zaizuen!
Nere etxeko atarian
putzu bat azaldu zaigu
Aneren malkoak dira
Enea ez delako etorri.
Badabadum, badum, badumbadumbadero
Hemen entzun ahal izango duzu:
Ikusi, ikusi han, gure espaziontzian, ilargira goaz, ziztu bizian! Gure PLANET espaziontzia.
Hau da gure ilargiko maketa
Urriaren 25ean, ostirala, ospatu genuen ikasturte honetako 1.Berrobi kantari saioa. Oraingoan gau beltzeko dantzari eta guzti!
Kaixo, herritar guztioi. Valentziarako bilketan izugarria izan da zenbat gauza bildu ditugun 2 egunetan. Pertsona askok parte hartu duzue. Zuen laguntzari esker bildutakoa Ibarrara eraman genuen. Kotxeetan materiala eramaten lagundu duzuenei ere eskertu nahi dizuegu.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.
Azaroan sartzearekin batera LH 3-4. mailakook irratsaio berria egin dugu. Saioa entzuteko hemen klikatu. Entzun eta gozatu!!!