Gaur, Aspanogi, minbizia duten adingabeen familien elkarteko Nekane etorri zaigu eskolara. Minbiziaren inguruko argi-ilunak azaldu dizkigu aho-bizarrik gabe, natural-natural: Zer den minbizia, nola tratatzen den eta umoreak zenbat laguntzen duen prozesu honetan ere. Eta guk, gaixotasunarekin, inguruan, ondoan, familian, lagun artean, izandako bizipenak partekatu ditugu besteekin. On egin digu denoi lasai hitz egiteak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina