Aurreko ostiralean, eskola ingurua (patioa...) zaintzeko erabakiak hartzeko asanblada egin genuen. Behatokiko kide diren Aranek eta Asierrek saioa gidatu zuten eta gaiaren inguruko azalpenak eman zizkiguten. Aurretik, eskola ingurua nola zegoen behatu eta zeuden zaborrak bildu genituen. Bertan puskatzen diren gauzak konpontzea udalari asko kostatzen zaiola ere jakin genuen.
Guzti hau kontutan izanda, bi erabaki hartu genituen: zaborra dagokion tokian botatzea eta zerbait puskatzen badugu, gurasoekin hitz egitea, ordaintzeko ardura hartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina