2012/09/25

BERAZUBIN ERREKORRAK IKUSTEN



 
Irailaren 25ean  Lehen Hezkuntzakoak Berazubira joan gara munduko errekorrak neurtzera. Gu saiatu gara konparatzen munduko errekorrak guk egindako markekin. Joko hauek egin ditugu:
 ·Usain Boltek eta bere kideek 10 segundo baino gutxiago behar dituzte 100m egiteko orduan guk  ikusi dugu 10 segundotan zenbat metro egiten genituen.
·Luzera jauzian: errekorrak hondarratik ateratzen ziren guk gehien bat 3 metroko jauzia egin dugu.
·Pisu jaurtiketa: errekorra 32,12 metrokoa da. Gure errekorra Monicak egin du 7 metrokin.
·800m: Bi buelta atletismoko pistari: Guk pistari  buelta bat eman baino lehenago, David Rudishak 800m bukatuta zituen.  



2012/09/20

Patxiren bisita



Irailaren 4ean Patxi Fadrique etorri zen LH 4. eta 5. mailako gelara. Patxi kirolaria da; istripu bat izan zuen kotxearekin eta horregatikan gurpildun aulkian dago. Patxi kirol hauetan aritzen da: saskibaloian, tenisen eta padelen eta probatu ditu golfa, arrauna, bela eta pala. Bi gurpildun aulki ekarri zituen, bat jokatzeko eta bestea kaletik ibiltzeko.
Eskolan egon ginen Patxirekin eta galdera batzuk egin genizkion. Gero frontoira joan ginen eta jokatu egin genuen bi aldiz txokotan eta Ibaiek irabazi zuen lehenengoan, bigarrengoan Patxik. Gero Mikel eta Ibai Patxiren aurka frontenisen partidua egin zuten, Patxik irabazi zuen. Guk pentsatzen genuen baino azkarrago aritzen da jokatzen eta guri paliza eman zigun.
Eskerrik asko etortzeagatik, asko ikasi dugu zurekin, Patxi!

2012/09/17

Joko Paralinpikoak

Joko Paralinpikoak aurten Londresen ospatu dira. Aurreko igandean bukatu ziren. LH 4. Eta 5. mailakoek gai honen inguruan egin dugu lana.

Joko Paralinpikoetan muga fisikoak dituzten kirolariek parte hartzen dute. Guri harrigarria egin zaigu nola egiten dituzten kirolak zailtasunen gainetik.

Kirol asko ikusi ditugu: saski baloia, errugbia, pisu jaurtiketa, esgrima eta tenisa gurpildun aulkitan; goal ball, futbola, bizikleta eta judoa itsuak; ping-pong, igeriketa, atletismoa, ekitazioa, boccia, bela… muga desberdinak dituztenak.

Richard Oribe da gure kirolari hoberena joko hauetan, igeriketan bi domina irabazi ditu eta. Bideo honetan ikusiko duzue nola entrenatzen duten kirolariek,