Irailaren
4ean Patxi Fadrique etorri zen LH 4. eta 5. mailako gelara. Patxi
kirolaria da; istripu bat izan zuen kotxearekin eta horregatikan
gurpildun aulkian dago. Patxi kirol hauetan aritzen da:
saskibaloian, tenisen eta padelen eta probatu ditu golfa, arrauna,
bela eta pala. Bi gurpildun aulki ekarri zituen, bat jokatzeko eta
bestea kaletik ibiltzeko.
Eskolan
egon ginen Patxirekin eta galdera batzuk egin genizkion. Gero
frontoira joan ginen eta jokatu egin genuen bi aldiz txokotan eta
Ibaiek irabazi zuen lehenengoan, bigarrengoan Patxik. Gero Mikel eta
Ibai Patxiren aurka frontenisen partidua egin zuten, Patxik irabazi
zuen. Guk pentsatzen genuen baino azkarrago aritzen da jokatzen eta
guri paliza eman zigun.
Eskerrik
asko etortzeagatik, asko ikasi dugu zurekin, Patxi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina