2012/09/17

Joko Paralinpikoak

Joko Paralinpikoak aurten Londresen ospatu dira. Aurreko igandean bukatu ziren. LH 4. Eta 5. mailakoek gai honen inguruan egin dugu lana.

Joko Paralinpikoetan muga fisikoak dituzten kirolariek parte hartzen dute. Guri harrigarria egin zaigu nola egiten dituzten kirolak zailtasunen gainetik.

Kirol asko ikusi ditugu: saski baloia, errugbia, pisu jaurtiketa, esgrima eta tenisa gurpildun aulkitan; goal ball, futbola, bizikleta eta judoa itsuak; ping-pong, igeriketa, atletismoa, ekitazioa, boccia, bela… muga desberdinak dituztenak.

Richard Oribe da gure kirolari hoberena joko hauetan, igeriketan bi domina irabazi ditu eta. Bideo honetan ikusiko duzue nola entrenatzen duten kirolariek,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina