Udako merezi
izandako atsedenaren ondoren, gure baratzean lanerako berriro gaude prest .
Baina, ba al dakizue zer topatu genuen? Gure azelgak landare-zorriz beterik
daude!! Zer egingo dugu? Arazoarekin bukatzeko konponbide bat irakurri genuen
liburu batean. Lehenengo gure bisitariak landare-zorriak zirela egiaztatu
genuen mikroskopiotik aztertuz. Ondoren asunak jaso genituen, uretan utzi 24
ordu eta ur-asuna azelgei bota genien .
Zer kiratsa!! Baina badakizue? Gure trikimailuak funtzionatu zuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina