Gaur udazkeneko hamaiketako goxoa egin dugu: gaztainak erre eta jan ditugu. Baina aurrena matematikako ariketak egin ditugu.
Lehengoan bildutako gaztainen estimazioa egin dugu. Ondoren gaztain txarrak kendu ditugu. Gero, bi kilo pisatu ditugu, bi danbolinetan kilo bana sartzeko.
Bakoitzak 4 gaztain jango baditugu guztira zenbat gaztain behar ditugu? erantzun dugu.
Bi gelako ikasleak sartzeko mahaian prestatu ditugu. Eta azkenik, aurrez koxkatutako gaztainak erre eta guztion artean jan ditugu. Hamaiketako bikaina!!!
Guk ere jan genituen atzo. Ederrak zeuden.Hurrengo urtean ere mendira joan ondoren bildutakoak erre eta jango ditugu.
ErantzunEzabatuLH 1,2,3
Guk ere aste bukaeran gaztainak jan ditugu baina ez ditugu matemetikak landu, primeran segi horrela!!
ErantzunEzabatu