2013/05/22

AGENDA 21. FOROA BERROBI

Atzo herriko Udaletxera joan ginen Agenda 21 foroa egitera.
Maren, Andoni, June, Jessyca, Irati, Maddi, Ainhoa eta Gema joan ginen urte honetan, zer egin dugun hitz- egitera. Jessycak, Iratik eta Junek konpostari buruz hitz egin zuten. Marenek eta Andonik Landare - zorriak, txorimaloa, lurzatiketa eta krokisari buruz hitz egin zuten. Ainhoak eta Maddik elikadurari buruz  hitz egin zuten. Gemak aurkeztu egin zuen Agenda 21eko foroa.
Oso ondo egin zuten!!!

2013/05/21

Berrobiko azoka

Maiatzaren 19an, igandean, Berrobin Udaberriko azoka antolatu  zen. Guk azokan saltzeko pultserak, eraztunak, brotxeak eta kakaoak egin genituen. LH 3. 4. eta 5. mailakoek goiz guztia pasa genuen merkatuan txandaka gauzak saltzen. Gauza asko saldu genituen baina den-dena ez. Irabazi genuena eskolako irteera ordaintzeko izango da. Postu pila bat zeuden eta denak oso politak ziren.  




2013/05/20

Emanaldia

EMANALDIA OSO POLITA IZANTZEN. BERTXO DANTZA KANTA ETA 3ATZERKI
IZAN TZIREN. GENDE ASKO ETORRIZEN IKUSTERA. TXALO ASKO JASO GENITUEN
ETAOSO POZIK GERATU  GIÑEN.


2013/05/16

Eskola txikietako abestia

Dakizuen bezela aurten Eskola txikietako festa Olaberrian izango da. Eskola txiki guztietako ume eta irakasleen artean honako abesti hau grabatu degu. Oso polita geratu da, eta orain koreografia bat asmatu behar diogu.
Datorren astean eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen artean grabatu egingo degu eta ondoren Eskola txiki guztietako zatiekin bideo bat osatuko dugu. Hau Olaberriko festa egunean jarriko dute lehenengo aldiz.
Beraz, badakizue, datorren asteko grabaziorako animatu! Esango dizuegu eguna eta ordua aurrerago; eta entzun ondoren dantzarako pausoren baten proposamena edo baduzue ,egin iruzkina! Animatu!

 




2013/05/10

2013/05/07

EZPAINETARAKO KAKAOA

Gaur Joseba etorri da ezpainetarako kakaoa nola egiten den erakustera. Lehenik, atzo bildutako kalendulak ontzi batean bota, oliotan jarri eta 20 minutuz berotzen utzi ditugu. Ondoren,  kakaoa eta argizaria gehitu diogu  olioari gogortzeko. Ontzietan esentzia desberdinak ipini ditugu: bioleta, limoia eta laranja. Gero olioa ontzietan bota dugu eta hozten utzi dugu. Bukatzeko kolore desberdinetako gometsak  itsatsi ditugu tapetan eta ondo itxita kaxa batean gorde ditugu. Orain kalkuluak atera, etiketak prestatu eta denon artean erabakiko dugu zein prezio jarri. Saltzeko prest daude!





2013/05/02

GREASE PELIKULA

Astearte arratsaldean Grease pelikula ikusi genuen. Eskola guztia elkartu ginen bideo gelan. Sartu aurretik palomitak bostekoaren truke eman genituen. Lehenengo eta bigarren mailakoak matematikan sarrerak egin genituen, gela bakoitzean zenbat ume ginen batu,aulkiak jarri eta aulki bakoitzari zenbakia jarri genion eta gero sarrerak banatu egin genituen. Zinean bezela gurean ere bi akomodadore bazeuden eta asko lagundu zuten eta besteek palomitak banatu genituen txandaka. Pelikula gustatu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen pelikula ikusten eta prestaketan ere bai.