2013/10/31

Xadufa

Atzo 3.eta 4.mailakook xadufaren maketak egin genituen binaka. Xadufa errekatik baratzera ura igotzeko sistema erraza da, Egiptoarrek asmatu zutena. Gure asmoa da baratzerako handi bat egitea, baina lehenago oso ondo pentsatu behar dugu nola egin. Lehenik tamaiana bereko hiru makilekin, piramide bat egin eta lotu egin behar dugu. Ondoren makil luzeago bat jarri gainean palanka moduko bat egiteko. Azkenik makila luzearen punta batean kontrapisua jarriko dugu eta beste muturrean ontzia. Kontrapisuarekin ontzia uraz betetzen dugunean errazago igotzen dugu.

2013/10/30

Miriamek biolina jotzen du!!!


Gaur Miriamek biolina jo digu.
Lehenik zerez dagoen eginda eta ze instrumentu mota den azaldu digu. Gainera, minik ez hartzeko sorbaldan nola apoiatzen den esan digu.Gero abesti batzuk jo dizkigu, guk ere jotzeko aukera izan dugu.
Eta batzuk dantzatu eta guzti egin dute!!!.

ESKERRIK ASKO MIRIAM!!!!!!Miriam

2013/10/28

Miriam

Miriam Quinn da neska bat Berrobiko eskolara etorri dena irakaslea izateko ikastera. Miriamek oso ondo jotzen du bibolina eta agian dantza irlandar bat erakutsiko digu. Miriam 5. eta 6 .mailakoen gelan dago, laguntzen digu etxeko lanak zuzentzen, matematiko prolbemak egiten, laguntzen digu gauzak bilatzen ordenagailutan eta gauza gehiago. Miriam oso maja da.

2013/10/24

Berastegira irteera

BERASTEGIRA AUZAULLU UNGA PASATU ETA JOLASU IDU
 Berastegira autobusaz joan gara. Paseatu eta parkean jolastu dugu.


Babarrun aleak kontatzen

Gaur  matematikako saioa kontatu eta kontatu pasa degu. Babarrun kilo batean zenbat babarrun ale sartzen diren kontatu degu eta guk uste baino askoz gehiago atera dira. 10 naka kontatu eta poltsa txikietan sartu ditugu eta ondoren 100 osatutakoan poltsa handi batera sartu ditugu. Ba al dakizue zenbat poltsa haundi, tsiki eta ale suelto atera zaizkigun?
Egin iruzkinak!







                                        

2013/10/23

OGIA EGITEN







ACOIAEIMJE UA OBOAABABBBU RAEALAMAOA EIUM
OOLÑIEN O0 NNAZOÑ

(ATZO OGIA EGIN GENUEN. URA, OLIOA, AZUKREA, GATZA, IRINA ETA LEGAMIA BOTA GENITUEN.
TXOKOLATEAREKIN JAN GENUEN. OSO GOXOA ZEGOEN)

2013/10/21

LOMCE legearen kontra

Aste honetan mobilizazioak egongo dira Werten erreformaren aurka. LOMCE,  gobernuak eta Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legea, izugarrizko atzera pausua da  gure hezkuntza ereduarentzat. Uste dugu Hezkuntza erreforma hau gure ikasgeletan ezin dela sartu.   Daukagun eredua defendatzea, lortu dugun guztia mantendu eta hobetzea da gure  helburua.


Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkartek eta erakundek Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformaren kontra gaude. Hau gurasoekin eta  eskolako komunitate osoarekin partekatu nahi dugu. 
ARRITXU ETORI DA  IKSTA. BERASTEGIKOA DA.


2013/10/16

ESKOLAKO GARBIKETA

Astelehenean asanblada izan genuen, eskolako arazoei buruz hitz egiteko.
Arazoak hauek dira: eskolako ateko burnia desagertu da, elektrizitateko bi tornilo falta dira, hesiak hautsita daude eta okerrena: eskolako zaborra.
Eskolako zaborraren arazoa  konpontzeko asanbladan hauxe erabaki zen:  kartelak egin eta eskolatik jartzea, jendeari eskatzea zaborra lurrera ez botatzeko, merendolatan dena garbi uzteaz arduratzea, astelehenero argazkiak ateratzea eta ikusi zenbat aurreratu dugun eta azkenik denon artean patio guztiak garbitzea. Eskolako patioak nahiko garbi utzi genituen
eta zabor asko bildu genuen.
Egunero garbi mantentzea espero dugu.
Lagunduko diguzue?













BARATZAKO NEGUTEGIA

Atzo negutegia montatu genuen.Hiru talde egin genituen, goiz eta arratsaldez aritu ginen lanean. Lehenengo pieza guztiak atera eta sailkatu egin genituen. Ondoren estruktura montatzen hasi ginen eta bukatzeko, negutegia osatuta zegoela, denon artean baratzera eraman genuen. Han plastikoa jarri genuen.
Udaletxekoek  lagundu egin ziguten eta eskerrak eman nahi dizuegu lan handia egin duzuelako.
Pila bat kostatu zitzaigun eta bukatu egin dugu, orain bakarrik landatzea falta zaigu. 









2013/10/04

ESKOLAKO BARATZA




Egun hauetan harriak eta belar txarrak kentzen aritu gara baratza txukun edukitzeko.

Negua iristen denean landareak ez izoztea eta fruitu asko ematea espero dugu eta horretarako negutegi bat jartzea erabaki dugu.