2015/01/29

penguin snack


hello ,we are primary 1-2
we  made  some penguins snacks on monday 26 of january.
we needed:
black olives  to do the heads and the bodies.
cheese to fill the bodies
carrots to make the  feet
skewers
aren´t they cute?

Ordiziako azoka

AZOORDIZIRADELIKATUZUMUSEOAJONAGIÑE.BASERRIAKJANAIGEJENKEMTDIULAIKASIGENUEN. GEOAZOKAESOKETAEGIGENITUME: LETUGA, TORUAK,OGIA, ARRAUZAK, GAZATA, ITAURRAK, SAGARK.
GERO JANARIOBAKOITZAZENBATADIZ JANBEAR DUGUN IKUSIGENUEN.

(Atzo Ordizira Delikatuz museoara joan ginen.
Baserriak janari gehienak ematen digula ikasi genuen. Gero azokan erosketak egin genituen: letxuga, porruak, ogia, arraultzak, gazta, intxaurraK, sagarrak.

Gero janari bakoitza zenbat aldiz jan behar dugun ikusi genuen.)


2015/01/26

TXIKI-PARK

OSTIANTXIKIPEAJOAKIÑE IKATEGIETAKOEKINI
TXIRRISTATIJETXIKIÑ OSONODOPASAGENUNE
AMAIKETAKOAJAGENUEN

Ostiralean txiki parkera joan ginen Ikaztegietakoekin.
Txirristatik jeitsi ginen. Oso ondo pasa genuen.
Hamaiketakoa jan genuen.


 

 

2015/01/22

MAHALARAKO IRTEERA

Atzo Mahalara joan ginen 1mailatik 6.mailara. Mahalako baserrian behiak ikusi genituen. Andre batek azaldu zigun nola zaintzen dituzten behiak eta ikusi genuen txekorrak eduki behar zituen behiak aparte zeudela. Esan ziguten zezen bakarra zegoela. Behiak ikusi ondoren lantegira joan ginen gauzak nola egiten zituzten ikustera. Lehenengo bi talde egin genituen, gero sartu egin ginen eta  txistorra nola egiten zuten ikusi genuen. Hori ikusi genuenean atera egin ginen beste taldea sartzeko. Beste taldea atera zenean gu sartu egin ginen ikasteko yogurrrak eta gazta nola egiten diren. Andreak esan zigun gazta egiten duten langileak gazta probatu egin izaten dutela jakitek ona dagoen ala ez. Bukatu genuenean txorizoa eta gazta probatzeko eman ziguten eta gero yogurrak eta natillak eman zizkiguten etxean jateko. Azkenik autobusa hartu eta Berrobira bueltatu ginen. Gauza asko ikasi genituen!

















MAMIA

LEHENENGO ESKUAK GARBITU DITUGU. GERO ARDI ESNEA BEROTU DUGU ETA IRAKITEN HASI DENEAN SUTIK KENDU DUGU. POTE BAKOITZEAN 2 TANTA GATZAGI JARRI DITUGU ETA BEHATZAREKIN EPEL ZEGOELA IKUSI DUGUNEAN, POTEETAN SARTU DUGU. MAMITU EGIN DA ETA ETXERA ERAMAN DUGU. NAHIKO ONA ZEGOEN, BAINA AZUKREAREKIN HOBETO.


2015/01/16

ORDIZIARA IRTEERA

Urtarrilak 15ean Ordiziara joan ginen D´elikatuz museora.
Han elikagaiei buruzko gauza interesgarriak ikasi genituen.
Guidak esan zigun jolas bat egin behar genuela bost talde desberdinetan banatuta, talde bakoitzari bost galdera eman zizkion eta denon artean urez betetako botila bat garbi mantentzea lortu behar genuen, galdera gaizki erantzuten bagenuen betadine tanta bat botatzen zuen ur botilara.
Jokuari amaiera emateko giza gorputz bat eraiki genuen ordenagailuan, oso osasuntsu atera zitzaigun giza gorputza, ur botilara ez genuelako betadine tantarik bota.
Ondoren Eroskira joan ginen, han erosketak egin genituen sukalderako materiala erosteko. Hiruko taldetan banatu ginen erosi beharrekoa erosteko, talde bakoitzak bi gauza erosi behar genituen eta beste hirugarren  bati hiru prezio desberdin aurkitu behar genizkion.
Oso ondo pasa genuen.       






2015/01/13

Geometriako lana

5.eta 6. mailakoek pajitekin poliedroak egin ditugu. Kuboa eta piramideak egin ondoren, poliedro hauek atera zazikigu:  Dodekaedroa eta Ikosaedroa egin ditugu bikoteka. Hori egin eta gero Ikosaedro moztu bat egin dugu denon artean. Pajitekin eta pentagono eta hexagonoekin egin dugu lan guztia. Oso politak geratu zaizkigu!