2015/02/20

A ze abiadura!

Berrobin mugikortasunarekin arazo batzuk daude eta guk bat aztertu dugu: herria zeharkatzen duten kotxeen abiadura. Horretarako herriaren sarreretan dauden abiadura mugatzeko bi seinaleen arteko distantzia neurtu genuen.
Herria zeharkatzeko abiadura  muga da 50 km/h. Hori kontutan hartuta, kalkulatu dugu zenbat denbora behar den herria zeharkatzeko abiadura egokian: hau da, 800m 57segundutan.


Gero bi taldetan banatu ginen herriko sarrera  bakoitzean, talde bakoitzak kronometro eta walki-talkiekin. Kotxe bat pasatzerakoan walki-talkiekin beste taldekoi abisatzen genien eta hauek kronometratu egiten zuten. Ordu batean pasa ziren kotxeen denbora jaso genuen.
Denboraren zerrenda bat egin genuen eta datu horiekin grafiko bat: hor ikusten zen kotxe gehienek ez zutela abiadura muga errespetatzen. Ondoren kalkulatu genuen kotxe bakoitzaren abiadura, eta gero bataz besteko abiadura atera zitzaigun 60km/h zela.
Pentsatu genuen  herriko bi sarreretan umeak ikustean abiadura jeitsiko zutela, eta horregatik % 10a gehitu genion abiadurari. Horrela, bataz besteko abiadura 66km/h atera zitzaigun, hau da, herria zeharkatzen duten kotxeak azkarregi doaz.!
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina