Lehen hiruhilekoan Kokorikoren ipuina hamaika aldiz entzun ondoren, guri ere bizkotxo goxo bat egiteko gogoa piztu zaigu; baina ez katu kaxkamotzarentzat, guretzat baizik, oso-osoa. Ondo ateratzen bazaigu, purra-purra, hemendik papurra, purra-purra, handik papurra, den-dena jango dugu. Bueno, agian besteok probatzeko zeozer banatuko dugu...
Ba, horretarako, lehengo ostegunean, osagaien erosketa zerrenda egin genuen, datorren astean dendara joan eta ezer ahaztu gabe dendariari esateko. Hara:
2 urteko gelakoak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina