2015/03/25

Lapikoan

Hauxe duzue hiruhileko honetan egin dugun lana. Oso gustura aritu gara sukaldean. Orain, egindako lana, etxean praktikan jartzea falta da.

ARNAS APARATUA

Arnas aparatuari buruz ikasten aritu gara. Arnasa nola hartzen  eta botatzen dugun ikasi dugu. Arnas aparatua aztertu ondoren liseriketakin egin genuen bezala arnas aparatuaren maketa bat egin dugu.

Maketa nola funtzionatzen zuen eztabaida batzuk izan genituen. Hasieran pajitetatik putz egiten genuelako baina modu egokian funtzionatzeko diafragmari(eskularrua) eragin behar geniola konturatu ginan.







DIGESTIO APARATUA

Osasuna eta elikadura gaia landu dugu hilabete hauetan.Janariakin zer gertatzen zen jakiteko digestio aparatua ikasten hasi ginen.Gure gorputzean zer gertatzen zen ikasi dugu eta hobeto ulertzeko digestio aparatuko maketa bat egin genuen material erreziklatuarekin. Azkenik gelaz gela joan ginen maketa erakutsi eta funtzionamendua azaltzea.  





2015/03/16

Aduna eta Alkizakoekin egun pasa


Aduna eta Alkizakoak eguna pasatzera etorri ziren. Gero txerritegira joan ginen eta txerri asko ikusi genituen. Elkarrekin sandwich bufetan bazkaldu genuen. Asko jolastu eta dantza egin genuen.







2015/03/12

¡¡A NOSOTROS TAMBIÉN NOS GUSTAN LOS TALOS!!

INGREDIENTES

-Harina de maíz
-Agua templada
-Sal
-Chocolate


 ELABORACIÓN


Poner la harina de maíz en un recipiente,echar una pizca de sal y agregar el agua templada poco a poco. Amasar hasta que la masa se quede compacta, tapar y dejar en el frigorífico media hora.  Después hacemos bolas  y las  aplastamos con la mano hasta conseguir unas tortas finas. Hacer en la sartén o en la plancha y cocinar los 2 lados hasta que se doren. Después poner el chocolate y ya esta listo para comer.







2015/03/10

KIROL TOPAKETAK

Ostiralean beste eskolakoekin elkartu ginen Kirol Topaketak ospatzeko. Lehenengo Berrobitik autobusa hartu eta Eskola Txikien Olimpiadetara joan ginen.
Han jolasak egin genituen, jolasak ziren: brileta, sokatira, paratxuta, luzera jauzia,baloi exeria...
Jolas horiek hamaiketakoa baino lehenago egin genituen. Hamaiketakoa jan ondoren errelebotan aritu ginen. Lehenengo oskolak hasten ziren, oskolatik  hesi jauzira, hesi jauzitik zakuetara, zakuetatik 60 metroetara, 60 metroetatik txingetara eta azkenik 300 metro korrika. Hori dena bukatutakoan autobusa hartu eta Berrobira itzuli ginen. Ederki pasatu genuen eta beste eskolako lagun batzuk ikusi eta egin genituen!!!

 



2015/03/06

Sahararako bilketa



Duela  illabete  asi ginen  kajak   betetzen  Saharara  bidaltzeko. Kajak  eskolan  eta  kandinen  eta  udaletxean  ere  jarri genituen.Lenengo  ta bigarren mahilakoak kontaketa egin dugu. Geien  bildu dena  makarroiak,  arroza eta lentejak izan dira. Makarroiak 24 kg, arroza 30 kg eta lentejak 36 kg. Espero degu azkar iristea.


2015/03/05

Ogia

Martxoaren 4an  eta 5ean ogia egin dugu. Ogiaren errezeta  Garia okindegian, 
Tolosan jaso genuen. 
Denak 4ko tadeetan jarri ginen eta irakasleek osagaiak eta materialak eman zizkiguten mahai gainean. Guk,  behin eta berriro oratzen eta deskantsatzen utzi  pasa genuen goiza. 
Hurrengo goizean soziedadera joan ginen eta han Marijok labea piztu zigun. Bakoitzak ogi bat egin behar zuen. Ideia zen ogiak handitu egin behar zuela, baina gureak txiki-txikiak ziren.
Azkenean ogiak goxo-goxoak atera ziren.
Eskerrak eman behar dizkiegu Raul eta Amaiari, ogia nola egiten den erakutsi digutelako, eta Marijori, laguntzeagatik.


 

 

 



Ogiaren errezeta


Osagaiak:
-250g iriña
-175-180ml ura
-5g gatza
-50g ama orea
-2g legamia

Lehenego ama orea nahasten dugu gatza, iriña eta ur pixka batekin. Uraren %10a uzten dugu. Oratzen dugu dena eskuz 10 minutuz ontzi batean. Estalita uzten dugu trapu batekin 10 minutuz. Berriz oratzen dugu 5 minutuz eta 10 minutuz uzten dugu estalita. Berriro oratu 5 minutuz eta berriz estali 10 minutu. Gero berriro oratu 5 minutuz eta 30 minutu utzi tapatuta.
Geratzen den uretan (epela) legamia bota eta 5 minutuz oreatu eta oreara botatzen dugu nahasketa. Gero 2 minutu utzi deskansatzen.
Gero irin pixka bat jarri mahai gainean eta ontziko orea ateratzen dugu. Gero orea tolesten dugu 5-10 minutuz. Globo bat bezala geratu dadila.
Lehenengo zatia bukatzeko, orea zuzenean hozgailuan sartu urrengo eguna arte.
Urrengo egunean orea atera eta 4 ogi txikietan zatitu.
Gero orea tolesten dugu, gutun azal bat bezala,ondo itxi arte. Ondoren orea ordu bat utzi tela batekin tapatuta mahai gainean.
Labea berotzen dugu erretiluekin. Erretiluen gainean labeko papera jartzen dugu. Ogiari buelta eman labean sartzeko eta ebaki batzuk egin. Labearen azpikaldean erretilu bat utzi azkoina eta torlojuekin. Ogi sartutakoan azkoinen eta torlojuen erretiluan ura bota lurruina ateratzeko. Gero 15 minutuz labea tope utzi.
Gero labea ireki eta trapu bat jarri enroilatuta, labea pixka bat irekita egoteko beste 15 minutuz. Garrantzitxuena ogiaren zolak soinu ona ateratzea da.

Ogia ateratakoan hozten utzi behar da jateko.

2015/03/04

Gu ere sukaldari

Aurreko asteartean Kandirenetik erosketak egin ondoren, ostegunean sukaldera sartu ginen! Hiru neska jator izan genituen laguntzaile eta denon artean bizkotxo eder askoa prestatu genuen.

Lehenengo jogurt potea hustu genuen edalontzi batean, harekin azukrea, irina eta olioa neurtu ahal izateko.
Ondoren, ontzi batean 3 arraultza eta 2 pote azukre bota eta ondo nahastu genituen txurixka jarri arte. Gero 3 pote irin gehitu genituen eta berriro ondo nahastu. Atzetik, olio pote bat gehitu, nahastu eta azkenik jogurta eta legamia sobrea. Azken nahastualdia eman eta labean sartzeko ontzia gurin eta irinarekin igurtzi genuen, bizkotxoa ez itsasteko. Bukatzeko, ontzi horretan nahasketa bota eta aurrez berotutako labean sartu genuen ordu erdi pasatxoan.




2015/03/02

Taloak egiten


 Taloa egiteko hona hemen jarraitu beharreko pausuak:

1 Irina ontzi batera bota behar da.       Erdian zuloa egin eta ura eta gatza bota.
2       Erdian zuloa egin eta ura eta gatza bota.
3       Masa egin. Garrantxitxua da masa ondo egitea .
4       Masa pelota  bat  egin eta talolara bota .
5       Zabaltzen asi kolpetxoak  ematen .
6       Su gainean jarri eta masa ondo eginda badago  puztutzen asiko da.
         

         

         

       

Psikomotrizitatea 2. HH 2 urte

Psikomotrizitatea 1. HH 2 urte

Errota eta okindegia (2)


ORENDAINGO ERROTA

Otsailaren 23an, astelehenean Orendaingo errotara joan ginen. Errota horrek  500 urte omen darama lanean. Han irina nola egiten zen  erakutsi ziguten.
Lehenengo, ur biltegia erakutsi ziguten.  Erreka batetik ubide batera ura joaten zen eta horko uhatea itxi ondoren,  ur biltegia bete egiten zen, 20.000 litro ur bildu arte.
Gero ura hori izugarrizko presioarekin ateratzen zen, etxe azpira. Hor bi gurpil zeuden, bat mugitzen ari zen ur horren indarraren bidez. Gurpil horrek ardatz bat zeukan , eta ardatz horri lotuta goian harri bat zeukan. Ardatzari esker, goiko harria mugitzen zen. Hau beste harri finko baten gainean mugitzen zen.  Bi harri horien artean artoa, edo garia txikitzen da, irina lortzeko. Bi errota daude, bat artoa eta bestea garia ehotzeko.
Ondoren irina  galbahetik pasatzen dute, edo ez, atera nahi duten irinaren motaren arabera,  hau da, azala gabekoarekin ogi txuria egiten da eta azala duenarekin integrala.


GARIA OKINDEGIA

Errota ikusi ondoren, Tolosara joan ginen, Garia okindegira, ogia nola egiten zen ikastera. Han, beraiek egiten dute ogia eta horretarako betiko errezeta tradizionalak erabiltzen dituzte.
Ogia egiteko ama orea behar da eta hori egiteko behar diren osagaiak hauek dira:
-Ura
-Hartzigarria
-Irina (gariarena, zekaleena, garagarrarena, arrozarena...)
Hartzigarria ama orean zaintzen da, horrela: hartzen da ama ore koilarakada bat  eta bi koilarakada ur epel eta hiru koilarakada irin bota behar zaizkio, dena nahastu behar da. Gero 30ºC edo 27ºC dauden lekuan utzi behar da zazpi ordutan. Gero hozkailuan sartu behar da hurrengo eguna arte eta prozesu hori bost egunetan egin behar da.


Gero ogia egiteko osagai hauek behar ditugu:
·Ama orea
·Gatza
·Ura
·Irina
Osagaiak bota ondoren, eskuekin nahastu behar da orea, baina orea oso handia baldin bada makina bat dago nahasteko. Ondo nahastu ondoren, oso kontuz egin behar da lana, orea oso delikatua delako. Hasieran, orea oso itsaskorra da;  nahasten ari zaren bitartean gasak sartu behar du eta horrela, pixkanaka-pixkanaka ez da horren itsaskorra egongo. Orea ez dagoenean oso itsaskorra, tela antzera mugitzen zenean, esan nahi zuen glutena ondo zegoela. Orduan deskantsatzen utzi behar da orea  hozkailuan, 24-36 ordu bitartean.
Denbora horren ondoren, orea  saski batzuetan sartu behar da, ogiaren forma hartzeko, eta hor  15 minutu utzi behar da. Gero ebaki bat egiten zaio, gasa ateratzeko, gasa ez bada ateratzen ogia lehertu egiten  daiteke eta. Azkenik, orea labean sartu behar da; ogiak oilasko baten tamaina badu ordu bat egon behar du labean eta txikia bada ordu erdi, hori bai, 220ºC egon behar dute.