2016/02/25

Jose Mari Ayerza

Gaur Jose Mari Ayerza, Manexen aitona etorri zaigu, Berrobitik pasa zen gerrari buruz hitz egitera. Bera, gerra pasa zenean oso txikia zen eta garai gogorrak izan zirenez beti gogoratzen da. Ikasi dugu gerrak ez duela ezer onik ekartzen. Asko eskertzen diogu guri historia hau kontatzeagatik. ESKERRIKASKO JOSE MARI!!







TXOTXONGILO DIBERTIGARRIAK

ATZO ENKARNI GENUA ETORRI ZEN. ENKARNI GENUA AMONA DA, AMONA ENKARNI. TXOTXONGILOEKIN ISTORIO BAT KONTATU ZIGUN. GALTZAGORRIEN ISTORIOA KONTATU ZIGUN. ASKO GUSTATU ZITZAIGUN. ENKARNI GENUA ZEN ASTOA. ASTOAK ANDEREÑOEI JO EGITEN ZIEN.

2016/02/22

Izarneren bisita

IZARNE ETORRI DA ESKOLARA TRIKITITXA JOTZERA ETA GUK DANTZA EGIN DUGU. INSTRUMENTU ASKO EKARRI DITU: MARAKAK, ADARRA, PANDEROA, TXIRULA, BODHRAMA ETA ENEKOREN TRIKITIXA TXIKIA ERE BAI. EDERKI PASA DUGU!  MILA ESKER IZARNE!



VID_20160216_162404 from berrobi on Vimeo.

Egun pasa ederra egin dugu. Musika magia da eta asko maite dugu. Orkestra sinfonikoarekin eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin hori bizitzeko aukera izan dugu. Magia, urtaroak, euria, ama , titia, puzkerrak, kaka gaiak eta instrumentuak batzuk ezagutu ditugu. Orain badakigu biolina dela txikiena, biola ertaina eta handiena biolontxeloa dela. Bonbardinoak puzkerrak botatzen dituela, Pirritxek txistua jotzen duela… Zein polita den horrela ikastea!!!! Bazkaltzera Zubietara joan gara. Han, eguzkitan etxekoek prestatutako bokadilo goxoak jan ditugu eta irakasleek txalotu digute dena jan dugulako. Ondoren parkean, frontoian soka eta baloiarekin jolas egin dugu eta Ximon eta Koli pelutxeak trukatu ditugu. Lizartzakoak agurtu eta irrifar batekin etxeratu gara. Gurekin Ximon etorri da. Eskerrik asko gustioi gu hain zoriontsu egiten saiatzeagatik.



 

2016/02/19

Zirrika, irrika... musika! KATXIPORRETA, EDERKI EGON GARA!!!

Ederki egon gara Euskadiko Orkestraren egoitzan. Otsailak 19, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak moldatutako ikuskizun paregabea ikusten egon gara Donostian. (HH 3,4 eta 5.) Benetan gustura egon gara! KATXIPORRETAAA!

GURE TXOKO BERDEA

Aurkeztu nahi dizuegu eskolako sarreran antolatu dugun txoko berdea. Lehen hezkuntzako ordezkariek erabili dugu txokoa hau agenda 21 eko gaia aurkezteko,Kontsumo jasangarria. Mezua dago zuzenduta erosle guztiei :zerbait erosi baino lehen aztarna ekologiko txikiena egiten duena aukeratu.

2016/02/12

Lan eginda, baratzak bere "fruituak" ematen ditu

Lan pixkat eginda,lortu dugu baratzak bere lehenengo "fruituak" ematea.
Azelgak (zerbak) eta espinakak (ziazerbak) jan dituzte gustura gure "baserritarren" etxe batzuetan.
ON EGIN!!!
             


2016/02/06

Ostegun Gizena

Ostegunean, Berrobiko San Andres eskolan urtero bezala inauteriak ospatu genituen. Eskolara iritsi bezain laster, guztiok elkarrekin jolas batzuetan parte hartu genuen. Primeran pasa genuen!!

Ondoren, txikien patioan kaldereroen dantzak, gurasoen aurrean dantzatu genituen.

Hona hemen goiz osoaren laburpen txiki bat. 





2016/02/03

Aiararen familiako zuhaitza

Ikerne, Aiararen ama, etorri da gaur gelara. Familiako zuhaitza aurkeztu digu eta esan digu oso izen zaila duela zuhaitz honek : zuhaitz genealogikoa. Benetan zaila da guretzat e?? Oso gustora egon gara berarekin. Mila esker Ikerne!

Zein politak diren...

Haurtzaro desberdinak


Hau da gure gelako baten amonak umea zenean zituen arropa eta gauzak:

Hau berriz gutako batek dauzkan  arropa eta gauzak:


  Ikusi dugu amonak oso gauza gutxi zituela eta guk berriz gauza asko.



2016/02/02

Zirrika, irrika... musika!

Otsailak 19, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak moldatutako ikuskizun paregabea ikustera goaz Donostiara. (HH 3,4 eta 5.)
Hari-laukoterako musika eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen umorea uztartuta, eskolako  txikienak algara eta jolasen zurrunbiloan murgilduko dira.
Fruitu batek izan al dezake soinurik? Zein musika ezkutatzen da lore batean? Munduko
gauza orok al du bere musika? Zuk? Zuk ba al daukazu soinurik? Gora eta behera, eskubi-ezker, aurrera-atzera mugitzen gara, mugimendu bakoitzean, edozer gauzatan, edozein kale-kantoietan musika beti zelatan dugula jabetu ere egin gabe...
Zirrika, irrika... musika!

Ane Xin eta Krisen bisita

OIALAANEXINEORIZEUNESOARA
INAAJOAEEA2UTINEORIZEIARAOFMLAIIZZA

Ostiralean Ane Xin etorri zen gure eskolara.

Txinan jaio zen eta 2 urterekin etorri zen Ibarrako familiarekin bizitzera.