2017/09/28

Zenbat erabiltzen dugun euskera

Kaixo. Eskolako familiei galdeketa bat pasa diegu jakiteko guk eta gure familiek nola erabiltzen dugun euskara. Jasotako datuekin gehiketa egin dugu eta hemen ikusten duzuen grafiko hau egin dugu. Ondorio batzuk atera ditugu:
·Eskolan orokorrean euskaraz hitz egiten dugu, kalean baino gehiago.
·Gurasoak erraz pasatzen dira euskaratik gaztelerara.
·Familia handian ohitura daukagu gazteleraz hitz egiteko.
·Ezezagunei zuzentzerakoan gehienek gazteleraz hitz egiten dute.
·Irratia gehienek euskaraz entzuten dugu.
·Whatsappean ia beti euskaraz hitz egiten dugu.
·Telebista arazo bat da: Euskaraz baino gehiago gazteleraz ikusten dugu. Horrela gaztelera etxeetara asko sartzen da.

2017/09/22

Kike Amonarrizen bisita

Atzo Kike Amonarriz etorri zen gure eskolara eta saio berezi egin genuen berarekin. Burubero ETB 1eko programaren aurkezlea da eta euskarari buruz hitz egin zigun. Guk uste genuen euskera gutxi hitz egiten zela baina Kikek azaldu zigun asko erabiltzen dela beste hizkuntza askorekin alderatuta. Munduan  7.000 hizkuntza daude eta gehien hitz egiten diren artean euskera dago, beste guztiak euskera baino txikiagoak direlako. Kikeri Txopo deitzen diote txikitatik eta txisteak eta magia trukoak bere pasioak dira. Horregatik txiste asko kontatu eta kartekin trukoak egin zizkigun. Eskerrik asko Kike zure bisitarengatik!! Primeran pasa dugu zurekin!!!
Ai ama! Argazki pila bat atera genituen baina galdu egin ditugu!!

2017/09/19

ESKOLAKO IRRATIA

Aurten berriro irrati saioekin hasi gara eta euskararen  aldeko kanpaina aprobetxatuz saio bereziak prestatzen ari gara jendeari euskeraz gehiago hitz egitera animatzeko. Astearte eta ostegunetan goizeko 9:00etan izango dira irrati saioak. 
Txikiak olerkiak eta kantak prestatzen ari dira. Hirugarren mailatik  seigarren mailara arte Xuxen- Xuxen  programarekin aurrera segituko dugu eta gainera eskolako berriak eta lanak nola dijoazten kontatuko dizuegu.





2017/09/18

Lehenengo irteera


OSTIRALENA LENEGO RITERAEGIGENUNE LAPATZAADRA. BIURIGAETAEMAZIGUN.

(Ostiralean lenengo irteera egin genuen Lapatza aldera. Bihurrik gailetak eman zizkigun.

2017/09/12

IRAKASLE BERRIAK

Urtero bezala, aurten ere irakasle berriak etorri dira Berrobiko San Andres eskolara. Batek Jon izena du, Gorputz Hezkuntzakoa eta 1. zikloko tutorea da, gero Aitziber daukagu eskolako PTa, eta azkenik Larraitz hezitzailea. Espero dugu gustora egotea gure eskolan!! 
Ongi etorri hiruroi!!
                                                        Larraitz, Jon eta Aitziber

2017/09/11

Ikasturte berri on!

Ikasturte berria hasi dugu. Euskeraren inguruan hasi gara lanean eta euskaraz jota eta ke aritu nahi dugu. Euskararen kanpaina bat hasi dugu eta hau da gure leloa:
"EUSKARAREN BIDEAN 
ELKARREKIN AIREAN"

Ongi etorriak berriro gure ikasturtera!!!!