2017/09/28

Zenbat erabiltzen dugun euskera

Kaixo. Eskolako familiei galdeketa bat pasa diegu jakiteko guk eta gure familiek nola erabiltzen dugun euskara. Jasotako datuekin gehiketa egin dugu eta hemen ikusten duzuen grafiko hau egin dugu. Ondorio batzuk atera ditugu:
·Eskolan orokorrean euskaraz hitz egiten dugu, kalean baino gehiago.
·Gurasoak erraz pasatzen dira euskaratik gaztelerara.
·Familia handian ohitura daukagu gazteleraz hitz egiteko.
·Ezezagunei zuzentzerakoan gehienek gazteleraz hitz egiten dute.
·Irratia gehienek euskaraz entzuten dugu.
·Whatsappean ia beti euskaraz hitz egiten dugu.
·Telebista arazo bat da: Euskaraz baino gehiago gazteleraz ikusten dugu. Horrela gaztelera etxeetara asko sartzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina