Atzo Kike Amonarriz etorri zen gure eskolara eta saio berezi egin genuen berarekin. Burubero ETB 1eko programaren aurkezlea da eta euskarari buruz hitz egin zigun. Guk uste genuen euskera gutxi hitz egiten zela baina Kikek azaldu zigun asko erabiltzen dela beste hizkuntza askorekin alderatuta. Munduan 7.000 hizkuntza daude eta gehien hitz egiten diren artean euskera dago, beste guztiak euskera baino txikiagoak direlako. Kikeri Txopo deitzen diote txikitatik eta txisteak eta magia trukoak bere pasioak dira. Horregatik txiste asko kontatu eta kartekin trukoak egin zizkigun. Eskerrik asko Kike zure bisitarengatik!! Primeran pasa dugu zurekin!!!
Ai ama! Argazki pila bat atera genituen baina galdu egin ditugu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina