Atzo
itzalak marraztera joan
giñen plazara egunean
zear. goizean goiz
eta arratxaldean itzala
aunditu egiten zen
eta eguardian txikitu
egiten zen. Itzala eguzkiaren kontran ateratzen zen.
2017/10/27
2017/10/22
Argazkiak 17-18
Argazkiak atalean jarriko ditugu 2017-18 ikasturteko argazkiak. Ikasturtean zehar gehituz joango gara.
2017/10/20
Bilboko irteera
Kaixo.
Berrobi eta Alkizako LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak Bilbora joan ginen, urriaren 16 eta 17an.
Bilbo piska bat ezagutzera abiatu ginen. Pixka bat ibilitakoan Alhóndiga ezagutzera joan ginen, zutabe asko zeuden, kolore desberdinak eta itxura askotakoak. Denak oso politak ziren. Irakasleak esan ziguten guri gehien gustatzen zitzaigun zutabea aukeratzea. Pisu bat gorago liburutegia zegoen, oso handia zen. Umeen gelan sartu ginen, gauza asko zeuden: liburuak, almoada lapitza itxurarekin, telebista …
Ondoren parke batean bazkaldu genuen, Doña Casilda izenekoa. Denak bazkaldu ondoren Deustuko liburutegi berrira joan ginen, milioi bat eta erdi liburu zituzten! Gero tranbia hartu genuen aterpetxea joateko. Zazpigarren pisutikan izugarri bista ederrak geneuzkan.
Afaltzera jaitsi ginen, gero kanpora atera ginen jolastera. Aspertutakoan bakoitza bere gelara joan zen bere gelako kideekin.
Hurrengo goizean esnatu ginenean gosaltzera jeitsi ginen. Gero futbol partidu bat egin genuen eta guk irabazi genuen 2-0!! Ondoren hortzak garbitu eta alde egin genuen piknika hartuta. Gero San Mames ikusi genuen eta Monikarekin eta San Mamesekin argazkia atera genuen, Metroa hartu genuen Bilboko alde zaharrera joateko eta han jolas batzuk egin genituen.
Ondoren Guggenheimeko ondoko parkean bazkaldu genuen. Eguzki sistemaren erakusketa bat ikusi genuen eta esplikatzen zigun gizonari ez zitzaion gehiegi ulertzen. Hori bukatutakoan Guggenheim ikusi genuen, eta ez ziguten utzi ikuitzen burni ziztrin bat. Gero autobuseko gidaria gure bila etorri zen, maletak hartu eta etxera bueltatu ginen.
Gaztainak jaten
2017/10/17
Itzalarekin jolasean
EGUZKIAK ITZALA SORTZE DU. ITZALAEIN JOLASTU IAN PLAZAN, LAGUNEN ITZALA HARRAPATZEN , IRUDI DESBERDINAK EGITEN...
2017/10/16
Iñaki etorri zaigu
Gaur Iñaki Etxeberria etorri zaigu. Kirola gustatzen zaio. Futbola gustatzen zaio.
Berak maixua izan nahi du. 2 egun egongo da 2.eta1go maiakoekin .
2017/10/06
¿QUEREIS MANDAR VUESTRO NOMBRE A MARTE?
Ayer descubrimos que en mayo del 2018 la NASA mandará una nave para realizar una misión en Marte. Nos dan la oportunidad de mandar nuestro nombre en un microchip a Marte y nosotros ya lo hemos hecho. La misión se llama Insight y aunque sale en mayo del 2018, llegará a Marte en noviembre. Cuando llegue, investigará el interior de Marte y dejara allí los microchips con los nombres. Os dejamos el enlace para que vosotros podáis hacerlo. No olvideis guardar vuestro billete!!.
https://mars.nasa.gov/syn/insight
https://mars.nasa.gov/syn/insight
2017/10/01
Planetariora bisita
Ostiralean Planetariora joan ginen Alkiza eta Adunakoekin. Hasieran txikienak joan ziren eta ordu erdi bat geroago zaharrenak. Konstelazioak ikusi genituen: Sagitario, Hartz handia, Txakurra, Izurdea, Balea, Ahuntza, Orion, Zezena…
izarrak, planetak: Ipar izarra, Artizarra, Jupiter, Saturno…
Ikusi genuen espazio-ontzi bat barrutik eta kanpotik. Mundu osoko astronautentzako espazio-ontzi handi bat da, lurraren inguruan gelditu gabe, bueltaka ari dena. Komunak oso arraroak ziren. Tubo baten bidez egiten zuten pixa: tuboak pixa xurgatu egiten zuen eta gero birziklatu eta gero edan egiten zuten. Kaka egiteko kaxa moduko bat zegoen eta tapa azkar isten zuten kakak ez alde egiteko. Kirola egiteko kate batzuen bidez lurrean lotzen zituzten korri egiteko zintan.
Cassini izeneko satelite bat lan asko egin eta gero nahita talka egin du Saturnoren kontra.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)