2017/10/01

Planetariora bisita

Ostiralean Planetariora joan ginen Alkiza eta Adunakoekin. Hasieran txikienak joan ziren eta ordu erdi bat geroago zaharrenak. Konstelazioak ikusi genituen: Sagitario, Hartz handia, Txakurra, Izurdea, Balea, Ahuntza, Orion, Zezena… izarrak, planetak: Ipar izarra, Artizarra, Jupiter, Saturno… Ikusi genuen espazio-ontzi bat barrutik eta kanpotik. Mundu osoko astronautentzako espazio-ontzi handi bat da, lurraren inguruan gelditu gabe, bueltaka ari dena. Komunak oso arraroak ziren. Tubo baten bidez egiten zuten pixa: tuboak pixa xurgatu egiten zuen eta gero birziklatu eta gero edan egiten zuten. Kaka egiteko kaxa moduko bat zegoen eta tapa azkar isten zuten kakak ez alde egiteko. Kirola egiteko kate batzuen bidez lurrean lotzen zituzten korri egiteko zintan. Cassini izeneko satelite bat lan asko egin eta gero nahita talka egin du Saturnoren kontra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario